2018-02-08

Gerezi Garaiko Haikuak Maiela Zurutuzaren eskutik



Maiela Zurutuza artista gaztearen eskutik datozkizu Gerezi Garaiko nire haiku xumeak. Haiku-liburu hori duela zazpi urte atera zen Maiatz-en eskutik, eta egun agorturik dago;  blog honetan bertan ageri zen liburuaren berria. Denbora aitzina doa eta pozgarria da oso ikustea oraindik ari dela bere bidea egiten, bertatik ateratako haiku batzuen bidez.



Oraingo honetan  artista gasteiztar honen eskutik bertze euskarri batean, guztiz gustagarria eta ederra, grafismo txundigarriaz ene irudikoz.



Nire poema txikiak baliatzeko Maiela Zurutuzaren eskaera jaso nuelarik, jakin-minez gelditu nintzen emaitza noiz ikusiko zain. Orain, erakusketa ikusita, pozik eta uros ikusten dut artista gazte —baina handi— honen artelana.



Erakusketa Gasteizen duzue ikusgai otsailaren 25era bitartean. Mila esker, Maiela, zure artelanagatik.



No comments: