Liburuaren Nazioaren Egunaren haritik, Iruñeko Biurdana Institutuan ekimen polita ospatu ohi dute. Idazle bat hartu, eta bere obrak, boluntario batzuren artean, irakurraldi publikoan eskaini. Aurten, Euskal Liburuaren IX. Irakurketa Publikoan, Gabriel Aresti izan da aukeratua, eta bertan egon garenok gozatu dugu esperientzia.
Niri, Karakolari, egokitu zait Jainkoa jaio da Otxarkoagan ipuinaren zati bat irakurtzea; karakola diot, zeren hurrengo irakurlea Mila Barea laguna izan baita... Bai, badakit, txiste erraza zen baina, kontu jakina denez, "nobody cares about my blog", eta nik nahi dudana idazten dut Ezkabako Talaia honetatik... Baina noan harira: kirioak dantzan, baina airoski atera garelakoan nago, biak ala biak atera ere, Karakola eta Barea. Irakurtzen bukatutakoan bisita-liburuan zerbait idazteko eskatuta, hauxe idatzi dut:
Jainkoa jaio omen zen Otxarkoagan
eta gaur Aresti berpiztu da Biurdanan
Ordainetan, lore bana eta oroigarri polita eraman dugu etxera... eta Gabriel Arestiren alarguna den Meli Esteban-en hitzak gogoan: "Segi poesia irakurtzen, eta euskaraz bada, hobeto!"; baita bere eskerron hunkigarria ere.
No comments:
Post a Comment