“Egia zen, beraz: idazteak ezusteko lekuetara eramaten gaitu. Idazle adiskideok,argi ibili: kontuz idazten duzuenarekin, egunen batean lehendakaritzan amaituko duzue bestela, zuek ere.”
Edo gartzelan. Hasierako hitzak Harkaitz Canorenak dira, lehendakaritzan irakurriak, ongi merezitako Euskadi saria jaso aitzin emandako hitzaldian. Iñaki De Juanak ez zuen entzungo, gartzelan baitzen. Handik egun gutxira, preso donostiarrari GARAn argitaratutako artikulu pare batengatik 12 urte baino gehiago ezarri zioten; azkenik, bakarrik beste hiru ezarri zizkioten. Preso donostiarra, kondena oso-osorik beteta, kalera atera zen larunbatean, eta ongietorrian irakurri zen haren testua ari da ikertzen Espainiako Auzitegi Nazionala... Egia zen, beraz, Harkaitz Canok idatzitakoa: idazteak ezusteko lekuetara eramaten gaitu.
Horren inguruan idatzi nuen artikulu bat, Iñaki de Juana eta Harkaitz Cano, BERRIAn eta GARAn argitaratu zena 2006ko abenduaren hondarrean. Egun hauetako ekaitz mediatikoaren erdian berresten dut idatzitakoa. Quod scripsi, scripsi.
Idazteak edo hitz egiteak: gaur betetzen dira sei hilabete Patxi Urrutia eta Pernando Barrena preso hartu zituztenetik, prentsaurreko batean hitz egiteagatik...
No comments:
Post a Comment