Atzo jarri genuen martxan Irakurle kluba Berriozarren.
Aldi berean liburu bera irakurtzen duen lagun talde bat da irakurle kluba. Irakurri eta gera, liburuaz solas egiteko biltzen gara, nork bere iritzia emateko eta elkarrengandik ikasteko.
Hasteko, Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea izan genuen atzo mintzagai. Oso-oso gustura izan ginen Berriozarko Liburutegi Publikoan.
Hurrengo hitzordua bi hilabete barru, martxoaren 3an, asteazkena, 7,30etan ezarri dugu eta irakurriko dugun liburua hauxe izanen da: Irene Nemirovsky-ren Arimen maisua.
Talde irekia da eta ez dago adituei edo literatur irakasleei soilik zuzenduta, baizik irakurle arruntei. Inork nahi badu bat egin, Berriozarko liburutegira jo eta izena eman dezala. Izena bertan emanda, liburuaren ale bat eskura dukezu eta martxoaren 3ra arte zure esku lasai irakurtzeko. Animo!
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment