Urte berriak beste urte bat gehiago ekarri dit: urtarrilaren hasiera-hasieran urteak betetzearen zama, urtero urte berriarekin batera beste urte bat gehiago betetzearen zama itzela. Aprobetxatuko dut inork ez duela blog hau irakurtzen – cause nobody reads my stupid blog - aitortzeko gaztaroko nire trauma hori ez dudala oraindik gainditu eta, honezkero, ez dudala uste gaindituko dudanik. Ziurrenik, zaharregia naiz horretan aldatzeko.
Hori horrela delarik, "zenbat urte duzu zuk" itauntzen didanari hauxe ematen diot arrapostu: "Zenbat? Nahi baino gehiago". Halere, ongi pentsatuta, zorioneko ni, jadanik urte batzuk pilatu ditudaneko seinale ona. Zorionez, gazteegia naiz oraindik adinaren kontuaz kezkatzeko.
Funtsean, denbora aurrera doa... eta gu harekin. Laster batean izanen al dut erabiltzerik Azkuek jasotako zahar-hitz hau? Iaz neukan nik bizarra beltza, eta aurten daukat zuria: ez dakit zelan bihurtu naizen urik gabeko errotarria. Ze jatorra, Resurreción Maria Azkue... "la famosa escritora vasca" (sic) behin Espainiako irrati batean entzun nuen gisara. On Resurrección María Azkuek burua jasoko balu...
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment