2010-01-26

Berriozarko Irakurle Kluba: liburu aldaketa

Dakizukeenez, Berriozarko Irakurle kluba martxan jarri genuen duela gutxi. Irakurri genuen lehen liburua Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea izan zen. Saio horretan bertan hurrengo liburua zein izanen zen erabaki genuen: Irene Nemirovsky-ren Arimen maisua. Tamalez, Arimen maisua liburua ez dago oraindik eskuragarri eta, gainera, martxoaren hasiera arte ez da izango. Horregatik liburu aldatzea erabaki dugu eta martxoaren 3rako ezarri dugun hitzorduari eutsiko badiogu ere, hauxe da egun horretarako irakurri behar dugun liburua: Pijama marradunaz jantzitako mutikoa, John Boyne gazte irlandarrarena.

Erraz irakurtzen den liburua da, oso laburra ez den arren, eta gazteek ere irakurtzeko modukoa da. Agian, liburuan oinarritutako luzemetraia ikusiko zenuten... bada, nire ustez, liburua hobea da. Nik duela bi urte baino gehiago irakurri nuen eta blog honetan bertan idatzi nuen liburuaz, baina orain gustura irakurriko dut berriz ere.


Gogorarazi nahi dizuet Berriozarko Irakurle klubaren ateak zabalik daudela eta parte hartzeko nahikoa da Berriozarko liburutegian izena izena ematea.

Martxoaren 3ko saioa aprobetxatuko dugu, bidenabar, Irene Nemirovsky-ren liburuaren ale bana jasotzeko eta hurrengo saioaren eguna eta ordua finkatzeko.

No comments: