Argazkiko iturria Urdiainen da. Urdiainen, jakina denez, urte berriaren ur berria hartzeko ohitura dute. Ur goiena, ur barrena izeneko post-en duzue horren gaineko erreferentzia, gaur dela urtebete idatzia.
Iturriko ura baino biziago den beste zerbait edango zuen bart nire lagun ganberro batek, SMS baten bidez ondoko mezu hau bidali zidana:
Dios te salbe
makailu jale,
bost eta sei
hamaika;
txorizorikan ez baldin bada,
igoal dela lukainka
Txorizo onak
eta urte barrigon.
No comments:
Post a Comment