2009-12-31

Avui, adeu


Gaur, agur urte zaharrari eta agur Barcelonan barna eginiko bidaia poetikoari. Izan ere, oso hiri poetikoa da Barcelona, bestela pentsa daitekeen arren.

Gainera, poesia ez ezik prosa ere erraz aurkitzen da edozein liburudendatan. Bogatell metro geltokitik gertu dagoen batera sartuta, hauexek ikusi ditut erakuslehioan: Saramago-ren El viatge de l'elefant, Paul Auster-ren Un home a les fosques, John Boyne-ren El noi de pijama de ratlles... Alegia, goi mailako literatura edozein liburudendatan eta katalanez... Normal-normala.

Tamalez, Euskal Herrian Saramago-ren liburu hori uste dut ez dagoela oraindik euskaraz, Paul Auster-ren hori ere ez, eta bai, ordea, John Boyne-rena: blog honetan bertan egina duzu liburu horren gaineko iruzkina.

Giro kultural normalizatu horren mira dugu euskaldunok, baina ez bakarrik lituratura kontuetan.

Barcelonako metroan egina duzu beheko argazki hau:


Imaginatzen ahal duzu Iruñean antzekorik euskara sustatzeko?

Nafarroan, berriz, euskara sustatazeko neurriak baino, euskara asustatzeko neurriak hartzen dituzte egunerokoan Nafarroako Gobernuko agintariek eta enparauek.

Zer nahi duzu, bada? Umorea ez dugu galdu behar!

Urte berri on-ona!

No comments: