Aurrekoan esan bezala, Joan Margarit arkitektoa da, Gaudí bezala, baina, gainera, Margarit poeta da, "egungo poeta katalan handiena", askoren ustez.
Nik aitortuko dizuet Visor argitaletxearen liburuen bidez ezagutu nuela Margarit arkitekto -poeta, Cálculo de estructuras eta El primer frío, 1975 etik 1995era bitarteko haren poema guztiak biltzen dituena.
Iaz, Espainia mailako poesia sari nazionala eman zionetik, gehiago ari da entzuten eta ikusten Margarit: Durangon izan omen da aurten... eta ni, Uruguain!
Aurten, prosaz idatzitako Nuevas cartas a un joven poeta izeneko liburutto zoragarria atera du Margarit-ek, Rilkeren liburu klasiko baten izenburuari "Nuevas" hitza eranstita..
Liburutto horretatik, pasarte bat baino ez:
"Poema bat idazteko ez dago baldintza jakin batzuen beharrik. Behar-beharrezkoa dena hauxe da: bilatu, aurkitu, idatzi, berridatzi eta behin eta berriz landu bukaerara arte."
Ez dakit oso itzulpena ona den, buruz ari naiz eta. Irakurle jakin goseak jo beza jatorrizkora: Nuevas cartas a un joven poeta, (liburuaren bigarren atala). Ed. Barril & Barral.
Bestalde, Margarit-en poema batek akuilaturik, Ruta del cementeris egiteko tentaldia izan dut:"Cementeris de Barcelona. Cementiri ès ciutat" dio afixak... Ikus dezagun, bada. Cementeri de Poblenou bisitatzeko zorian izan naiz... baina itxita dago gaur: "1er diumenge de cada mes 10,30 en català / 12,30 en castellà." Zer egingo diogu, bada.
Cementiri i mar du izena poema eder horrek. Pekatu eginen dut eta azken bi bertsoak baizik ez dut trasnkribituko, irakurlea ez nekatzearren.
[...]
"Olors del mar. I de la soletat.El poble va del cementiri al mar"[...]"Itsasoaren usainak. Eta bakardadearenak.Herria hilerritik itsasora doa"
Baina gizakia ez da soilik poesiatik elikatzen, ezta? Bon profit!
No comments:
Post a Comment