Haatik, Uruguairako hegazkin-txartelak erosita geneukalarik, bikote iraunkorren erroldan izena eman genuen eta, horri esker, itsasoz beste aldera joan ginen, umerik gabe joan ere, ez-ezkontza ospatzeko eta ez-eztei-bidaia egiteko
Uruguain, halere, aukera ederra ukan genuen Ciudad Vieja delakoan, bertan aurkitu baikenuen beheko argazkian erakusten den lekua, bilatu gabe aurkitu ere... Larunbat arratsaldez izaki, itxita zegoen, baina argazki bat ateratzeko tentaldiari ezin izan genion eutsi...
Eta hoberena izan zen argazkian agertzen ez den baina guri begira zegoen Policía Turistica-ko kidearen bisaia.
No comments:
Post a Comment