Lagun batek eskatu dit aholkatzeko liburu bat 12 urteko haren semearentzako. Bizkorra da mutila, baina ez omen zaio gustatzen irakurtzea. "Ahaztu, beraz, liburukoteak" agindu dit lagunak sotilki.
Iragan den udaberrian ateratako liburutto bat aholkatuko diot, Neure neure esklaboa, Dolf Verroen-ena. Ehun orritara heltzen ez den liburutto horrek behar baino atentzio gutxiago jaso duelakoan nago. Jatorriz nederlanderaz idatzitakoa, Joseba Sarrionandiak ederki euskaratua, liburu honek xarma berezia du.
Izenburuak berak salatzen du gaiaren gordinkeria dela kausa, baten batek esan lezake ez dela egokia 12 urteko neska-mutil batentzat. Alabaina, ere ustez, ez dago modu egokiagorik hori azaltzeko Dolf Verroen-en liburutto honen bidez baizik. Nola hobeki azaldu, neskatiko baten begiradatik baino? Gaurko umeek ez dakite zer zen esklaboak izatea eta jakin behar dute zen ezkutatzen zen horren atzean, topikoetatik at.
Protagonistaren senideek jarrerak ederki islatzen dute esklabo izateak zer zekarren, zer ezkutatzen zuen, eta maisuki ikusten da zuriek nola zuritzen zuten euren jarrera.
Nerabeek ez ezik, helduek ere irakurri beharko luketen liburu honetan, gainera, marrazkien xalotasunak eta estilo sotilak laguntzen dute gaiaren ikaragarritasuna, paradoxaz, islatzen.
Olentzerori eskutitza ez badiozu oraindik idatzi, eskatzeko garaiz zabiltza.
2009-12-15
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment