2010-02-11

Japoniari buruzko irakurle kluba Yamagutxiko liburutegian

Martxoaren 1ean, astelehenarekin, arratsaldeko 7,30etan, Japoniari buruzko irakurle klub bat jarriko da abian Yamagutxiko liburutegian, Iruñean.

Ekimen honek bi helburu nagusi ditu: alde batetik, Japoniako kultura ezagutaraztea literatura, zinea, saiakera eta abarren bidez; bestetik, Yamagutxiko liburutegian dauden Japoniari buruzko materialak plazaratzea eta berauen mailegua suspertzea.

Japoniari buruzko irakurle klub horretan bi lagun arituko dira arduradun: Ana Muñoz eta Jesús García Salguero. Ana Muñozek liburutegi horretako beste irakurle klub bat gidatzen du, eta Jesús García Salguerok, aldiz, liburutegiko komiki solasaldia.

Martxoaren 1eko bileran, Japoniari buruzko irakurle klubaren egitasmoa aurkezteaz gain, iradokizunak, norberaren inteserak eta iritziak jasoko dira. Halaber, solasaldiak hilean behin ala bi hilabetean behin eginen diren finkatuko dugu.

Irakurle klub honetan parte hartzeko plaza kopurua mugatua da. Interesik izanez gero, beraz, joan Yamagutxiko liburutegira galdetzera edota igorri posta elektroniko bat.




Duela pare bat hilabete eginiko solasaldi bateko argazkia duzu goiko hori. Haruki Murakami idazlearen liburu baten inguruan lagun batzuk bildu ginen. Haruki Murakamiren After dark eleberri arrakastatsua euskaraz ere irakurtzeko aukera duzu: Gauaren sakonean, Erein, 2009.

No comments: