Astean hiru bider egiten zioten galdeketa presoari "hori nork irakatsia ote zuen" jakiteko asmoz. Presoak isiltasun duin batez erantzun ohi zuen eta, orduan, zegokion tenienteak pikana hurbiltzen zion barrabiletara.
Egun batean presoak honakoa erantzuteko inspirazioa izan zuen: "Marxek. Bai, orain gogoratzen naiz, Marx izan zen". Tenienteak harriturik baina arretaz, "Ondo da. Eta Marx horri, nork irakatsi zion?" galdetzen asmatu zuen. Presoak, ordurako kontzesioak egiteko zabal, honakoak gehitu zuen. "Ez nago ziur, baina uste dut Hegel izan zela".
Tenienteak, harro, irribarre egin eta presoak, lanbide-deformazioz agian, honakoa pentsatu zuen: "Ez al zen xaharra Alemaniatik mugituko!".
Eta nahi gabe bada ere, testua irakurritakoan burura etorri zaizkit aste honetan atxilotutako hori eta hori eta hori eta beste hori guztiak...
No comments:
Post a Comment