Nik aspaldi erabiltzen ditut irudian ikus ditzakezun kubito horiek: plastikozkoak dira baina barnetik ura dute; izozkailuan izotz bihurtzen da ura eta horrekin prestatzen dut nire whiskia on the rocks. Urdinak, txuriak eta urdin argiak... eta gordetzen badituzu kutxaren barruan izozkailuan, ez diote eransten whiskiari usain edota zapore txarrik.
Ordenagailuko pantaila ispuilu bat balitz bezala ikusita, bitxia egiten ari zait ikustea neure burua honi guztiari buruz idazten. Bitxia da, zinez, blogarien mundu birtual hau -ala birtualitate erreala?-. Gure sekretu ttipiak plazaratzen ditugu lotsagabe-lotsagabe eta hasieran albiste jakin baten gaineko ikuspuntu pertsonala izan behar zena aitorpen hutsala bihurtu da, baina nire gaineko informazio pertsonala ageri-agerian utzita. Bakarrik falta zait esatea zein den nire whiski gogokoena...
Hurrupari hurrupa, bukatu da whiskia eta bukatu da idaztea, gaurkoz bederen.
That's all folks!
No comments:
Post a Comment