2008-05-19

Mi-xe-ra-ble-ak

Ezkabako Talaiatik hamaika ikusteko ohituta gaude. Baina gaur ikusi dena... zinez tristea izan da.
Kontua da Berriozarko Udaletxean gaur udalbatza zegoela. Bertan, PSNkoen ekimenez, "mozio etikoa" aurkezteko eguna zen. Duela aste pare bat aurkezteko asmoa zuten arren, CDNko zinegotzia, Santos Munarriz, oporretan zela-eta, ez zuten aurkeztu, eta gaurko atzeratzea deliberatu zuten, "mozio etikoa" aurrera aterako bazen.
Gaur goizean, gaixotasun luze baten ondorioz, zinegotzi baten aita, Fermin Irigoien, hil da. Hori dela-eta, eguerdiko 12,30etan udalbatza atzeratzea eskatu du ANV-EAE-k... Baina PSNk eta UPNk ez dute onartu, eta udalbatza burutu da.
Arratsaldez, ANVko zerrendaburu den Fermin Irigoien Iruñeko tanatorioan egon da, aita zena beilatzen, amaren ondo-ondoan. Bitartean, Berriozarko udalbatzar aretoan, ANV-EAEko beste bi zinegotziek udalbatza atzeratzeko proposamena mahaigaineratu dute. PSNk eta UPNk ezetz, bilkura egin, egin behar zela. Nire uste apalean, benetan penagarria; penagarria bezain adierazgarria: zinegotzi bat oporretan dagoela-eta, bilkura atzeratu egin zen; zinegotzi baten aita hil berri da, baina berdin du; bilkura egin da.
Eta gero, etika-lekzioak ematen, morala zer den irakasten... Zer kostatzen zitzaien atzeratzea? Berdin-berdin aterako litzateke mozioa hurrengo astean! Baina ez! Bildutako komunikabideei bazka eman behar zitzaien, ezta?
ANVko eta NA-BAIko zinegotziek alde egin dute. Xabier Lasa alkateak, NA-BAIkoak, aterkirik gabe jaso behar izan du erauntsia... Eta mozioa aurrera atera dute, kalean zeuden goardia zibil pilo baten babesarekin, PSN, UPN eta IU-EBren botoei esker. Beilatokian geundenok enteratu garenean, hitz bat baino ez zaigu bururatu: mi-xe-ra-ble-ak!

No comments: