Ezkabako Talaiatik aditzen ziren, hasteko, Pirritz eta Porrotxen balentriak; gero, Fermin Balentzia kantariaren ahoz zoragarria -sasoian dago abeslaria, alajaina, bigarren gaztaroan edo!- eta beraren kanta hunkigarriak gozatu ditugu aspaldian ez bezala.
Aurtengoan jai berezia izan da, hasiera-hasieratik gurekin izandako bi lagun falta izan direlako; alde batetik, Rikardo Ederra zena, eta, besterik, Marije Fullaondo, biak ala biak Sortzen-Ikasbatuaz-eko lankide finak hasiera urrun horietatik. Espero dezagun hurrengo urteko jaian Marije izatea gurekin, baina Rikardo ez da itzuliko. Gaurko jaian Rikardoren itzala sumatu dut eta, horregatik, poema txiki bat ekarri nahi dut hona, Rikardoren itzalaren bila.
Rikardoren itzalaren bila nabil
Rikardo gogoan
abertzale eta euskaltzale suharra.
Rikardoren itzal gozoaren bila nabil
Rikardo mendian
izenez eta izatez ederra.
Rikardoren itzal handiaren bila nabil
Rikardo azokan
hartzerik ez zuen azukre koskorra.
Rikardoren itzal itzelean natza
Rikardo lanean
sekula itzaliko ez den sugarra.
Rikardoren itzal luzearen xerka abiaturik
une gazi-gozoak eztabaida luze anitzetan
baina ororen gain bizipoz iraunkorra.
Rikardoren itzal ederraren bila nenbilen
ezen aurkitu dut hemen
gu-guztion gogoan.
Jaia amiatu da, eta Osasunaren partida ikustera joan gara Takonera, Vistabella eta Antoniuti txiki gelditu zaizkiguneko sensazioarekin.
No comments:
Post a Comment