Sono scazzato, nazka-nazka eginda nago, alegia. Horregatik, devo fare un importante annuncio, hots, garrantzi handiko iragarpen bat egin behar dut:
Espainiako selekzioak galtzea nahi dut. Gaurko partidaren inguruko zurrunbiloan itotzeko zorian nago, Espainiako selekzioaren inguruan ematen ari diren matrakarekin nazkatuta. Astunak dira, gero!
Ordulariaren orratzek adierazten dute ordu gutxi batzuk falta direla partida hasteko, eta gero eta zailagoa da oldarraldi espainiarzaletik ihes egitea. Guztiarekin ere, Espainiak gaur galtzen badu, ez digute horrenbeste mailukada mediatikorik emanen. Hori bai, Espainiako komunikabideetan ezkutatu dituzte Luis Aragones-en probokazioak, eta Italiako komunikabideetan irakurri behar da Gattuso jokalariaren erantzuna: "Arrazoi du [Aragones-ek], borrokalari bat baino ez naiz."
Nolanahi ere, hitz horiek beraiek euskaraz eta euskaldun baten ahotan ekarriko lukete, seguru asko, hainbat arazo larri; zer esanik ez, ildo beretik Camoranesi jokalariaren esanak: "La Spagna è forte, ma anche noi abbiamo buone armi", alegia: "Espainia indartsua da, baina guk ere arma onak dauzkagu." To eta no! Filoterrorismo!?
Alabaina, non t'incazzare, zera: ez hartu gaizki. Zer gerta ere, argi eta garbi aldarrika dezagun jokalari italiarrak ez direla indarkeriaren apologia egiten ari: zorioneko partidaz ari dira. Utziko diegu, bada, erlojuaren orratzei jira ematen, eta bihar goizean ikusiko dugu ea gailurra jo ala erreka jo duten espainol gogaikarriek.
2008-06-22
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment