Talaia honetatik behin baino gehiagotan ohartarazi dugu irakurlea koma baten garrantziaz eta, oro har, puntuazioaren garrantziaz. Ildo horretatik jarraiki, bihurrekeria bat egin dezagun. Har dezagun maite dugun idazle baten testua, adibidez, Patxi Zubizarreta. Idazle ordiziarra duela hiru urte izan zen Ezkabako magalean dagoen Mendialdea Eskola Publikoan eta oso zapore gozoa utzi zuen ikasleen ahosabaian...
Hauta dezagun haren liburu bat eta kopia dezagun testu bat, baina puntuazio markak letra guzti-guztiekin idatzita...
Marokkon euskal jantzian ibili zen José María de Murga dugu zabaldu parestesia1837 marratxoa 1876 itxi parentesia puntu eta koma zabaldu komak bizkaitar mairua itxi komak esaten zioten honena da hasi letra etzana Recuerdos Marroquíes itxi letra etzana liburua eta bertatik pasarte hau atera dugu bi puntu
zabaldu komatxoak Mahomatarrek koma sinesdunak mezkitara deitzeko koma ez daukate ezkilarik edo antzeko soinu tresnarik puntu Horretaz muezinak arduratzen dira puntu eta koma ahots miresgarriekiko gizon hauek dorre altuetara igo koma eta haietatik lau haizetara zabaltzen dituzte beren doinuak puntu Kantua koma monotonoa izanagatik koma hunkigarria da puntu eta koma batez ere landetan eta magrebaren zabaldu parentesia ilunabarraren itxi parentesia orduan koma gauaren isila eta isiltasuna egunaren argia eta mugimenduak ordezkatzen hasten direnean puntu Sarritan muezinaren kantua etortzen zait gogora koma eta oroiminez gogoratzen naiz arabiarren oihalpearekin eta ene gorputz akituak atsedena hartzen zuen alfonbratxo xeratsuarekin azken puntua
Patxi Zubizarretaren Ali Baba eta 40 lapurrak liburu zaharrean irakur daiteke pasarte hori, puntuazio markak behar diren bezala jarrita.
No comments:
Post a Comment