2008-06-07

Lizarra = Babel

Gaur Lizarran izan naiz; esan nahi baita, Babel-en. Aspaldiku-ren eskutik Nafarroako Poesiaren III. biltzarrean hainbat lagun bildu gara, batez ere, Maram al-Masri olerkari siriarraren eta Auxtin Zamora olerkari lapurtarraren lanak gozatzeko.
Gaztelaniaz eta euskaraz landarat, ingelesa ere aditzeko parada izan dut; frantsesa eta arabiera entzun dut, aditu gabe. Halere, Babel horretan ez naiz deseroso sentitu, eta Maram al Masri-ren errezitaldian zein goxo, zein leun, zein zoragarri izan daitekeen ulertzen ez duzun hizkuntza bat -arabiera- ikusi eta ikasi dugu.
Maram al-Masri-rekin zoratua, Te Miro liburuko azken poema euskaratu dut:

Gizonen batek
abandonatzen nauenero
bilakatzen naiz ederrago.

Gero eta ederrago...


Olerki ederrak egun eder-eder baterako.

Maram al-Masri eta Lizarrako zinegotzi den Emma Ontoriarekin

2 comments:

Luis Garde said...

Aupa Josu. Ene soila agertzen da argazkian. Photoshop erabili beharko! Egun ederra pasa nuen. Sarri artio.

Unknown said...

hello dear
lots of memomries . thanks for you and to all friends
maram al masri