2008-11-02

Ez zait gustatzen irakurtzea, eta zer?


Umeen ikuspuntua azaltzen zaigu liburu honetan, bilduma horretako beste liburuetan bezala; izenburuak agerian uzten duenez, irakurzaletasun ezaren kontua da liburuaren abiapuntua.

Eskolan sartzen direnean, haurrek entzuten dute irakurtzeko zaletasuna eduki behar dutela, baina zaletasun hori eduki ezean, guraso eta irakasleok umeen arazo bihurtzen dugu hori.

Ipuin luze honetan, Pako Aristik, ume bihurtuta, erakusten digu ze kaltegarria izan daitekeen... irakurtzea. Nolabait esateko, irakurle ez izateko eskubidea aldarrikatzen du Urrestillakoak. Alabaina, protagonista irakurri egiten du ipuinaren bukaeran... zer eta protagonistak berak idatzitako narrazio bat. Hortik aurrera, idazle izatea erabakiko du, irakurle izatea baino dibertigarriagoa delakoan...

Soluzio bitxia ematen dio Pakok gai topiko horri eta, liburua irakurritakoan, galdera bat datorkit burura: ez ote da Pako Aristi bera istorio honetako ume protagonista?

No comments: