2008-11-01

Seinale desorekatua



Ezkabako Talaiatik zutikako seinale handi bat dugu ikusgai, erdaraz hutsez baina. Iruñetik zatozela, Berriozarrerako noranzkoan biribilgunean sartu baino lehentxeago seinale handi hori duzu; zutikako seinale hori gaztelania hutsean dago, desorekatua: “Berriozar, Burlada, Villava (norte, Pamplona” adierazten ditu. Burlata, Atarrabia (iparra), eta Iruñea izenak falta dira, ordea. Badakigu, seinale hori dela-eta, Behatokiak Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilari kexa-eskutitz bat bidali diola horren berri emateko. Zerbait lortuko ote dugu? Zaila da oso. Nolanahi den ere, hobe da saiatzea besoak antxumaturik gelditzea baino.
Badakit, orobat, zaila dela Ezkabako Talaia xume honetatik eragitea; haatik, nire xedea bada kezka bederen sortzea, alegia, erdaraz hutsez dauden hainbat eta hainbat kontuez ohartaraztea. Soilik erdaraz dauden seinaleak, esate baterako, inertziaz -edo utzikeriaz- normaltzat jotzen ditugu; halatan, ez genuke, inondik ere, normaltzat jo beharko. Izan ere, lehen urratsa gure jarrera aldatzean datza.

No comments: