2008-12-07

Olaizola II.aren alde

Biharko finalean edozein gauza gerta daiteke, baina ni Olaizolaren aldekoa naiz. Ez dut ezer Irujoren kontra, ez horixe! Alabaina, goizuetarrak irabaziko duelakoan nago...
Lau t'erdiko finala izan genuen solasgai lehengo eguneko afari batean. Kontua da koadrilako batzuk Iberokoaren aldeko sutsuak direla eta, azkenik, porra bat egin genuen.
Badakizu jendeak nola edaten duen, nola berotzen duen muturra, nola erretzen den burua eta purua...
Inork esan ez dezan "ahaztu" zaiola, denon begi-bistan jarriko dut gaur lehengo eguneko porra... eta bihar, ikusiko da nor den hurrengo afariko kopak ordaindu behar dituena. Hitza hitz!


  • Piruk 22-15 Irujoren alde
  • Eduardok 22-16 Olaizolaren alde
  • Edortak 22-18 Irujoren alde
  • Albertok 22-17 Olaizolaren alde
  • Josemik 22-19 Irujoren alde
  • Josuk 22-14 Olaizolaren alde

Bihar ikusiko!

No comments: