2008-12-01
Askatzen badizkigute, eraso egingo diegu
Gaurko Diario de Navarra-n aho bete hotz gelditu naiz albiste hori irakurritakoan.
Kontua da lau lagun, besteak beste José Cendón argazkilari galiziarra, Somalian bahitu dituztela. Bada, hango poliziako buruak adierazi du bahitzaileekin lehen kontaktua gauzatu dutela eta, erdarazko albisteak hauxe dioenaren arabera "bahitzaileek askatzen badizkigute, eraso eginen diegu"
Arraioa! A ze putakumea! Askatzen badituzte ere, berdin-berdin egingo die eraso! Eta, gainera, aldarrikatzen du! A zelako aparejua, gobernadore hori!
Fernando Lázaro Carreterren liburuaren osagarri polita: "El dardo en la palabra", Hitzean azkona, bide batez esanda, oso liburu gomendagarria.
Guztiarekin ere... A ze pagotxa dugun hizkuntza bat baino gehiago dakigunok; hizkuntza batean baino gehiagotan jolasteko aukera ez dute sekula izanen elebakarrek hiztripu hauei esker...
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment