2008-09-28

Il dotore, zinez dotore

Valentino Rossi, Il dotore, mundiala da. Mundiala eta munduko txapelduna. Gaur, Japonian, berriz irabazi du, dotore-dotore irabazi ere.
Beste pilotuek diotenez, ez dago ezer izugarriagorik Rossi atzetik datorkizula ispiluan ikustea baino; motorrarekin bat eginik italiarraren kaskoa ikusten baduzu, jai duzu; ordurako beranduegia da. Ordurako badakizu italiarrak hartuko dizula aurrea eta 46 zenbakiduna izanen dela zure aurretik joanen den Yamaha. Zalantza bakarra omen da nondik eta noiz aurreratuko zaituen. Oraingo bihurgunean? Hurrengoan?
Gainera, kaskoa erantzitakoan ere, tipo xelebra da; jatorra, libertigarria eta katxondo hutsa... Eta, batez ere, guapoa, oso guapoa...
Kataluniako sari nagusitik, Montmeló-tik, lagun batek ekarritako kamiseta jantzi dut... Baina ez dakit oso dotore nagoen.

No comments: