Asteburu honetan Max Hamann-en ikastaro bat hartu dut. Dokeos Learning Management System-aren gaineko ikastaroa izan da, eta hagitz interesgarria izan da.
Bukaeran iritzia emateko eskatu digu eta horretan ari naiz. Niri gustatu zait, arina egin zait eta ez naiz aspertu... aste osoaren zama handia gainean daramadan arren. Abiadura anitzeko ikasketariak izan gara eta hori nabaria izan da. Garrantzitsuena izan da baliabide piloa erakutsi digula, eta gure kasa ibili beharko dugu, dexente ibili ere, ikusitako guztia ikasteko.
- GNU lizentzia duen kode irekiko softwarea: Sourceforge.
- Liburu digitalak sortzeko tresna: MyCrapbook 4.0
- Power Point zaharrak berrerabiltzeko on line: Xagraren adibidea.
- Webquestak sortzeko, euskaraz.
- Audioak lantzeko ezinbesteko tresna, audacity.
- Plataforma bat hizkuntzak ikasteko, buusu, nire alemana lardaskatzeko.
- Eta Extremadurakoen bitxia: atenex -en barnean dagoen "constructor" delakoa.
Lau katu eta bost txito, ikastaroa bukatu eta kitto.
No comments:
Post a Comment