2008-09-17

Iragarritako bidegabekeria baten haritik

Gaurko albistea da: Amnistiaren aldeko mugimenduko kideak kartzelara. Iragarritako bidegabekeria bat da; jakin, badakit. Baina iragarria izanagatik ez al dugu salatu behar bidegabekeria ? Barneak erretzen dizkigun suak ez al dizkigu bihotza, eta eztarria, eta burua, eta begiak kiskaltzen?

Batzuei 10na eta bestetzuei 8na urteko kartzela zigorra. Erraza da esaten! Hitz horiek ez lirateke larriak izango, baldin eta hitz horiek beraiek dakartena ezagutuko ez bagenu. Elkartasuna, herritarren samurtasuna nahi dute hautsi... Ni honetaz guztiaz gehien mintzen nauena da euskaldun batzuen axolagaberia, horrelakoetan gordetzen duten isiltasuna... Ahantzi al dute Bertold Brech-en poema? "Lehenbizi, judutarrak harrapatzera joan ziren; ni judutarra ez naizenez, (...)" Eta Benito Lertxundiren kanta? "Eta poeta, eta poeta, ixilik gelditu da... " Horrelakoetan erakusten da garen ala ez garen! Eta bagara ala ez gara!

Elkartasuna kriminalizatu nahi dute... Alferrik, baina! Literaturari begira egoten den blog hau, egun batez bada ere, kartzelan dauden euskaldunei besarkada bero bana bidaltzeko baliatuko dut, birtuala bada ere.
Elkartasuna hautsi? Sekula ez! Eutsi, ez etsi, eta Espainiari hortzak erakutsi!


No comments: