2015-02-08
Beste haiku bat ele biz
Showing the beauty
at the peak of cold winter
the fountain, peaceful
Negu gorrian
iturria, bakean,
eder-ederra.
Berriozarko Zorrokaren argazkia, gaur goizean hartua
2015-02-05
Otsailari eleketan
Landareak eta
animaliak mintzo ziren garaian. Elurra mara-mara ari zuen otsail
batean, artzain batek Otsail hilari hitz egin zion:
- Ai, Otsail,
elurra ari du etengabe, eta hotzak nire ardi batzuk akabatuko ditu
segur aski...
Artalde osoa uzten
badidazu, bildots bat emanen dizut ordainetan, Otsail.
Harrez gero elurra
bota zuen, gutxiago baina, eta hotzak ez zuen ardi bakar bat ere
akabatu, artzainak eskatu bezala. Artalde osorik zegoen, eta otsaila
bukatzeko egun bakarra falta zelarik...
- Ai, Otsail, bihar
martxoa izanik, ez duzu bildotsik eramanen!
Otsailaren azken gau
horretan elurra mara-mara aritu zuen, zanpa-zanpa... eta hotzak
artalde osoa akabatu zuen. Otsailak, azkenik, artalde osoa eraman
zuen, Amalurrari ezin baitzaio iruzurrik egin.
2015-02-01
Haiku bat ele biz
Lasai ta isil
igande goiz honetan
ta elurretan
Calm and so quiet
It's sitll Sunday morning
and it's snowing.
Subscribe to:
Posts (Atom)