Gaurko egunez, duela 38 urte, otsailaren
26tik 27rako gauean, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa sortu
zen Mendebaldeko Saharan, Bir Lahlu-n, zehatz izateko.
Land rover baten faroen eta kazetarien kameren argipean
aldarrikapen hau egin zen:
"Alah-ren laguntzaz eta haren izenean, (...) Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Herria independentzia, lurraldearen osotasuna eta baliabide naturalak defenditzeko prest dagoela agertu nahi dugu. Eta bakearen alde borrokan diren beste herriekin batera borrokatuko da, eta, halaber, kolonialismoaren aurka borrokan ari diren askapen mugimendu oro sostengatzen dugu."
Iragan den larunbatean, Iruñeko Gaztelu plazan,
lagun anitz bildu ginen hori guztia gogoratzeko, eta baita sahararren
giza eskubideak defenditzeko eta Sahararako autodeterminazio
erreferenduma eskatzeko ere.
Gora Sahara askea!