On Anton Abadia xuberotarra, jaun argi eta euskara zale jakintsua, ez zegoen ziur agertzerik izanen ote zuen urriaren 12ko manifara; egun batzuk lehenago, Aurore Martin xuberotarra atxilo hartu eta guardia zibil espainolen esku utzi izanak akuilaturik, eginkizun zenbait bazter utzirik, Baionara joan zen. Eta han izan zen, euria izanagatik, iragan den larunbat manifa ederrean, lagunen eta ezezagunen artean.
Kontu jakina da, Hendaiako haren jauregiko hormetan, hainbat zulo eginarazi zuela Anton Abadiak, Larrungo tontorrari zuzendutako lente baten euskarri gisa; alabaina, esperimentu horrek porrot egin zuen, eta azkenaurreko zuloaren inguruan euskarazko hitz hauek zizelkarazi zituen: Ez ikusi, ez ikasi. Eta berak ikusi eta ikasi nahi zuen bertatik bertara Iparraldean preso eta iheslarien aldeko inoiz egindako deialdirik zabalena nola gauzatzen zen.
Ikusi eta ikasi egin zuen; ikusi zuen jende anitz eta anitza elkartu zela. Izan ere, lagun abertzale askorekin batera, PCFeko eta SHARP-eko kideen artean ibili baitzen ibilbidearen zati handi batez. Jende anitz, baiki; zubira helduta, Xipri Arbelbide idazleak erran zion: “Berandu heldu zarete, dena amaitu da-eta!” Eta egia zen; Saint André plazara heldu zenerako azken irrintziaren oihartzuna baizik ez zuen aditu, baina pozik eta uros gelditu zen; bai, egun zinez ederra, iragan den larunbatekoa.
Diotenez, Anton Abbadia gero ibili omen zen Xilabaren finalean; eta hunkituta aditu zituen Odei Barroso gaztearen bertsoak: “Eta guzion kaltean / ezin naiz egon bakean / barnean utzi ditudan hoiek / atera artean”. Orobat, Emil Larrek erran zuelarik egun horretan ikasi zuela ez dela ez Iparralderik, ez Hegoalderik bertsolaritzan, irribarre egin zuen Anton Abadiak, berak ere ikusi eta ikasi duelako preso eta iheslarien aldeko sostenguan ere ez dagoela mugarik.
Anton Abadiaren armarrian “Izana eta ez izena” dago jasota; izena ez da garrantzitsuena, behar den orenean eta behar den tokian izatea da garrantzitsuena; horregatik izenen eta siglen gainetik presoen eta iheslarien eskubideen alde Anton Abadia ere Baionan izan zen.
Bai, Anton Abadia iragan larunbatean Baionan izan zen, eta berak errana dakit urtarrilaren 12ko manifara ere agertzeko asmo osoa duela; ontsalaz, Bilbokoa Baionakoa bezain anitza eta askotarikoa izanen da!
2012-11-18
2012-11-08
Batzuetan... erizainak ikusten ditut
Ez, ez ditut hildakoak ikusten, erizainak baizik. Erizainak, bai: erizain ile-horiak eta erizain beltzaranak; erizain politak eta erizain arruntagoak; erizain lerdenak eta erizain potoloak... baina beti-beti, erizainak.
Doktoreak galdetzen dit ea zer gogoratzen dudan ospitaleaz; haren ustez, erizainak ikusteko joera horrek badu jatorria, inondik ere, ospitalean eman berri dudan denboraldiarekin. Ospitaleko gelaz oroitzapen lauso bat baizik ez dut, baina ederki gogoratzen dut ospitale-usaina, desinfektante usain sarkor hura, sudur-mintzetan min emateraino sartzen zitzaidan usaina. Doktorea besaulkitik jaiki eta ondoko arasan errenkadan dauzkan flaskoen artean aztarrika hasi da, harik eta poto txiki garden bat topatu duen arte. poto txikia zabaldu eta tanta gutxi batzuk haren zapi brodatu txuri batean isuri ditu; gero, arnasteko eskatu dit. Badukezu, irakurle, Prousten-en magdalenaren berri; bada, niregana potetxoa hurbildu eta, Proust-en magdalena bat balitz bezala, tanta horiek lortu dute Proust-en magdalenak izan zuen eragin bera.
Luze eta zabal azaldu diot nire amesgaiztoen andana, zehatz-mehatz, idatziz nekez errepika nezakeen zehaztasun harrigarri batez azaldu ere. Ez naiz gauza izan, geroago saiatu naizen arren, kontatu diodan guztia era logiko batez idatziz biltzeko... Zorionez, doktoreak entzuteaz landa, den-dena grabatu, transkribatu eta ondorio batzuk atera ditu. Doktorearen hitzetan, nik kontatutakoak arreta ematen dion zerbait dauka, zeren istorio zati guztiak,fantastikoak izanik ere itxuraz, nik emandako zehaztasun batzuk izugarri harrigarriak egin zaizkio.
Kontatu diodanaren arabera, odol-transfusioa egitera sartu zenean, erizain urdin batek piercing bat zeukan beheko ezpainean, eraztun txiki polit bat; odol-transfusioaren lehen poltsa bukatutakoan, transfusio-makinak zarata egin eta lehengo erizain urdin bera itzultzean, orduan ez zuen piercing-ik. Galdetu nionean erizainari ea agindua zioten piercing-a kentzeko, hauxe erantzun zidan: “Iturristiako ura oso ona da giltzurrinetarako, hobe zenuke gehiago edan”.
Segituan, erizain zuri batek galdetu zidan ea Zyloric, Dioban, Dilutol, Caosina eta Losartan hartzen nituen, eta nik baietz erantzun nion, baita Ezetrol ere. Orduan erizain zuriak ozenki errepikatu zuen “Ezetroool, Ezetroooool, bai, Eeeezeeetroooooool”, besoak goratzen zituen bitartean, gol bat sartu izan balu bezala.
“Argi dago” —dio doktoreak—: “Urdinez jantzitako erizainak mamuak ziren; zuriz jantzitakoak, aldiz, benetakoak”. Doktoreak errezeta batean idatzi du ze pilulak hartu behar ditudan, nola eta noiz hartu behar ditudan, hurrengo saiora bitartean. Agur esanda, niri irteten laguntzeko agindu dio erizain bati. Erizain horrek piercing bat dauka beheko ezpainean, eraztun txiki polit bat... eta urdinez jantzita dago.

Iturristia...
2012-11-05
Rossiren ordaina, ezta?
Baduzue, noski, kontu honen berri, ezta? Hemen, Uruguain, zera horri Rossiren ordaina deitzen diogu, ezta? Alegia, zerbait ez zela hala beharrez gertatu behar, ez zen horrela ezinbestez gertatu behar; baina horrela gertatu zen, ezta? Eta kontuak garbiturik, ezta? Halabeharrak berdindurik, ezta?
Hegazti horri? Hegazti horri tero deitzen diogu hemen... Argentinan ere bada, baina ez dakit tero deitzen dioten... Hemen bai, ekialdetarrok tero deitzen diogu, ezta? Hurbiltzen bazara tero bat dagoen lekura, hegan egiten hasiko da eta txilioka, “tero-tero-tero, tero-tero-tero”, ezta? Zure arreta erakartzeko, ezta? Baina ez da dirudien bezain mozoloa, ezta? Beti aireratuko da habia ez daukan norabidean; hegan egiten badu ezkerrerantz, habia eskuinean duen seinalea; eta alderantziz, ezta? Eskuinerantz aireratzen bada, “tero-tero-tero”, ezkerrean izanen duzu haren habia...
Baina Rossirenaz galdetu didazu, ezta? Rossi Alderdi Nazionalekoa zen, idazkaria edo, ezta? Bada, tipoa oso kide garrantzitsua zen Alderdian, koadro bat, ezta? eta beti ibiltzen zen matea eskuan zuela, hemen arrunta dena, ezta? Baina tipoa pasatzen zen, beti ibiltzen baitzen matea edaten; baina beti-beti, ezta? Eta diktadura garaian hau ibiltzen zen milikoekin lanean, ezta? Ley de Caducidad de la Pretensión Punitiva del Estado ospetsua berak idatzi zuen, lan estrategikoa egiten zuen sasikume horrek, ezta? Tipoa zen munduko sasikumerik handiena, ezta? Eta, segur aski, karrera eginen zuen horrek Alderdian, ziur naiz, beti matea aldean eramaten zuela; pentsa, atentzioa ematen zuen, hemen, horregatik, beti agertzen zelako matea aldean zuela argazkietan eta, ezta? Eta behin autoz zihoan alderdiaren lan proselitista egitera barne aldera, ezta? Ez dakit Minas-era edo Chui-ra edo Artigas-era, ez dakit nora; alderdiak jartzen zion txoferra eta Rossi beti joaten zen kopilotu, autoaren aurreko aldean, eta nola ez, matea edaten. Ez dakit zer jo zuten, zeren hemen, badakizu, errepideetan ez dago bihurgunerik, baina kolpearen ondorioz matearen tutua ahosabaitik buru-barruraino sartu eta garondotik atera zitzaion, ezta? Burua iltzatuta gelditu omen zitzaion eserlekuan, ezta?
Eta ez zen hala beharrez gertatu behar, ezta? Baina halabeharrez gertatu zen. Txoferrak deus, ezta? Zauri arin bat, ezta? Halabeharrak eman zion berea. Halabeharraren ordaina, milikoentzako egindako lan guztien ordaina, ezta? Rossiren ordaina, ezta?

Subscribe to:
Posts (Atom)