Iragan
den astean giltzurrun-transplantea egin zidaten. 4 oreneko ebakuntza
arrakastatsua
izan
zen eta, klinikan astebete emanda, Berriozarko gure etxera ekarri nau
emazteak. Etxean amorantea nuen zain, dialisi-makina, itzalita eta
pizteko beharrik gabe; giltzurrun
berria bizkor omen dabil, eta, beraz, agur dialisiari, agur betiko
—hala espero but nik bederen— gaueroko
dialisiari.
Gaur
lo egin dut dialisi
makinaren ondoan,
baina ez diot kasurik eman; argitxoak piztu gabe, ilun zegoen, isil.
Gauaren sakonean pixa egiteko gogoak esnatu egin nau, eta orduan
ohartu naiz gaurgero ez nagoela amoranteari lotuta, ez dudala
plastikozko bonbillan maskuria hustu beharrik. Ohetik altxatu
nahian, ebakuntza egin berria dudala gogorarazi dit min akutu batek.
Nekez, baina zutik jartzea erdietsi dut eta gelaren iluntasunean,
dialisi-makinaren argitxorik gabeko lehen gau honetako iluntasunean,
haztamuka abiatu naiz komunera. Komuneko zuloan txiza egitean, poz
handia hartu dut. Ebakuntzaren ondorioak oraindik nabarmenak izanik
ere, ohera pozik eta uros itzuli naiz. Emaztearen arnasaldiak baizik
ez dira aditzen.
Gelaren txoko batean, dialisi-makina isilik eta itzalirik datza, amorante abandonatu baten girasa: “Gureak egin din, agur betiko, Betty Baxter”.
Gelaren txoko batean, dialisi-makina isilik eta itzalirik datza, amorante abandonatu baten girasa: “Gureak egin din, agur betiko, Betty Baxter”.