Japoniako literatura
proletarioan Takiji Kobayashi dugu idazlerik ezagunena, eta euskaraz
irakurtzeko aukera dugu Katakrak-en eskutik argitaratutako liburuari
esker.
Takiji Kobayashiri
buruz lehenago ere idatzi nuen bere bizitzaz —eta heriotzaz—
Kanikosen liburu eta fenomenoaren kontura. Gaur egun Takiji
Kobayashi batez ere liburu horregatik da ezaguna, eta Japoniako
literaturaren historian erreferente bat da.
Hedoi Etxartek
azaldu zuenez, Katakrak iragan den abenduan hasi zen liburuak
argitaratzen eta Takiji Kobayashiren liburu honekin beste urrats bat
eman dute aitzina. Liburu honetan Kobayashiren bi nobela labur biltzen
dira: Nagusia kanpoan bizi da eta 1925eko
martxoaren 15a. Bi lan hauen euskaratzailea, Hiromi Yoshida,
iragan den astean egon zen Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean
liburuaren berri emateko.
Hiromi Yoshida eta Hedoi Etxarte (arg. Patxi Larrion)
Hiromik aspaldi
ikasi zuen euskara —Lazkaon, Azpeitian... — eta ederki mintzatzen
da gure hizkuntzaz. Ez da euskaratu duen lehen lana; Yukio Mishimaren
Arratsaldeko atoiuntzia —Patxi Zubizarretaren
laguntzarekin euskaratua— Literatura Unibertsala builduman eman zen
argitara duela hogei urte inguru, eta blog honetan ere horri buruzko testu bat irakur dezakezu
Hiromik kontatu zuen
bezala, Jose Luis Otamendik eskatu zion 1925eko martxoaren 15a
euskaratzeko, eta gero, Jose Luisek berak zuzenketa eginda, Hiromiren
itzulpena literatur mailako testu bihurtzen lagundu zuen. Nobela
labur hori SUSAren webgunea egon da hainbat urtez, baina Katakrak-ek
liburu formatuan atera du orain Nagusia kanpoan
bizi da nobela laburrarekin
batera, barau ere Hiromik euskaratua.
Hiromik
ez da itzulpengintzatik bizi
eta ez du bere burua itzultzailetzat hartzen, eta horregatik pixka
bat lotsatuta agertu da lehengo eguneko aurkezpenean.
Tokion bizi eta bertan
eukarazko eskolak ematen
ditu, eta zin-zinez
eskertzeko da egin duen ahalegina, eguneroko lanetatik aparte hartu
duen lanagatik
bi nobela labur hauek euskarara ekartzen.
Nagusia
kanpoan bizi da nobela laburrean
Japoniako nekazari txiroen bizitza latz eta gogorra azaltzen
zaigu, eta oso hitz xumeekin idatzia izanagatik indar handiko
kontakizuna da
1925eko
martxoaren 15a data
esanguratsua da oldarraldi errepresibo ikaragarria hasi baitzen egun
horretan Japoniako langile mugimenduaren aurka. Testua gordin eta
gogorra izanik ere, niri behintzat erakargarriagoa eta irakurtzeko
errazagoa egin zait Nagusia kanpoan bizi da
baino.
Langileentzat
idatzia, literatur aldizkarietan agertu ziren atalka iragan den
mendeko bigarren hamarkadan. Gaur egun, zorionez, liburu formatuan
langile literaturaren lagin ederrenetakoa dugu euskaraz; merezi du
irakurtzea.