2018-03-28
Bazko astelehenean, apirilak 2, hitzordua Saran
Sarako Idazleen Biltzarra aurten ere bi egunez eginen da, apirilaren 1ean eta 2an. Zalantza handiak ditut egokia ote den bi egunetan egitea, baina aurten ere, iazko ildoari jarraiki, hala eginen dute.
Aurtengo edizioan olerkigintza nahi dute bereziki aipatu eta poesiari buruzko mahai-inguru bat antolatu dute astelehenerako, 3retan: Ttotte Etxebeste urruñarra, Amaiur Blasco saratarra, Juankar Mugartza irunxemea eta laurok izanen gara solaskideak; bi lapurtar eta bi nafartar alegia, mugaz bi aldetako poesiaren arteko zubia eginda.
Eta aurten ere, besteak beste, poesiaren alde hainbeste lan egin eta egiten jarraitzen duen Auxtin Zamora Hatsa elkarteko buruari urteko sari honorifikoa emanen diote. Ederki merezia, doike! Hatsaren olerki bustiak izeneko ikusgarria erakusteko parada ere izanen da.
Sarako Idazleen iazko biltzarren Auxtin Zamorari sari ttipi bat eman nion eta, bere xumean, badakit gustatu egin zitzaiola...
2018-03-14
Inpunitatearen aurkako irudiak: Bloody Sunday
Elkarrekin
Esnatzeko Ordua nobelaren hasieran, Kirmen Uribek Thomas Mann Nobel
saridunaren aipu bat ekartzen digu gogora: “Benetako gertaera bat
idazteko premiazko da hura jazo zenetik urte batzuk igarota izatea;
edo, bestela garai historiko berri batean sartuta egon behar duela
gizarteak”.
Inpunitatearen aurkako irudiak izeneko zikloa
prestatu du Sanferminak 78 gogoan elkarteak. Hiru filmez osatutako
ziklo honetan, atzo ikusi genuen Irlandari buruzko Bloody Sunday.
Paul Greengrassen-en film hau, 2002koa da, Bloody Sunday edo Igande
Odoltsuko gertaerak izan eta handik hogeita hamar urtera egina. Eta
ikusi genuen filma duela hamasei urte egina da; beraz, duela
berrogeita hamabost urte pasatu dira igande odoltsu horretatik eta
Irlanda beste garai historiko batean sartuta dago.
Filmean ikusi genuen 1972ko urtarrilaren 30ean
Derryn gertatutakoa. Igandea zen, eta arratsalde hartan eskubide
zibilen aldeko manifestaldi baketsuaren aurka oldartu ziren soldadu
britainiarrak: 14 hildako eta beste horrenbeste zauritu eragin
zituzten. Horietako bat, Tony Dohertyren aita, Paddy Doherty; Tony
Doherty, atzo etortzekoa zen lagun irlandarra, azkenik ezin izan zen
etorri.
Inpunitatearen aurkako irudiak zikloari hasiera
eman zitzaion atzom, eta datorren asteartean, 20an, Mexikoko Tlatelolco, Las
claves de la masacre, —Sarraskiaren gakoak— eta hilaren 27an
Kataluniako La Revolta Permanent —Matxinada iraunkorra—. Atzo
Iruñean eskainiko den emanaldi bakarrean Bloody Sunday ikusi genuen.
Bloody Sunday: Igande Odoltsua, Igande Madarikatua. Bloody Sunday-z
geroztik, Irlandan ezer ez zer berdina izan. Eta atzoko filma ikusi eta gero, U2 taldearen Bloody Sunday kanta mitikoa ere ez dugu berdin adituko.
Labels:
euskalmemoria,
Irlanda
2018-03-09
Haiku Tailerra berriz martxan
Talde txikian haikugintzan sakontzeko asmoz bilduko gara martxoaren 12an, astelehena, 19:30etan, Nafar Ateneoaren egoitzan. Aurreko urteetan egin dugun gisara, aurten ere hilean behin biltzeko asmoa dugu eta, esan gabe doa, ateak zabalik daude
2018-03-01
Emakume samurai ospetsuenak
Gaur zortzi Emakumeen Nazioarteko Eguna izanen dela eta, emakume-samuraiak ekarri nahi ditut blog honetara, zeren eta badakit, jakin, Iruñerriko eskola batean Japonia lantzen ari direla.
Emakume-samuraiak ere egon ziren, onna-bugeisha direlakoak, gizonezkoen pare borrokatu zirenak; goi mailako bushi kastakoak, ohorea eta etxea defenditzeko armak baliatzen trebatuak, senarrak edo beste ahaideak gerran zeudalarik.
Onna
bugeisha-k
“emakume
gerlaria”
esan nahi du, eta
emakumeentzat katana
baino
egokiagotzat
jotzen zituzten
beste armak erabiltzen zituzten, hala nola arku
eta geziak edota
naginata (xafla
kurbaduneko alabarda
moduko bat, goiko
irudikoa); halaber,
arinak eta txikiak
beste arma batzuk baliatzen zituzten, daga baten moduko
kaiken
eta
tanto
direlakoak.
Emakume-samurai
hauen urrezko garaiak Heian
garaia
(794-1185
K.o.)
eta
Kamakura
garaiak
(1185-1333
K.o.)
izan ziren, eta
Edo garaian euren
garrantzia txikiagoa izan zen.
Halere, emakume-samurai
batzuek, urteak
joan eta urteak etorri, tradizioari
eutsi zioten, XIX.
mendeko txuri beltzezko argazkiek erakusten dutenez, argazkietako
emakume batzuk modeloak izan litezkeen arren.
Denboraren
joanak ez du, haatik, emakume-samurai batzuen izenak ezabatzerik
lortu, eta gaur egunera arte emakume-samurai horietako batzuk
ezagutzen ditugu, baita
euren historia ere; ongi ezagutu ere kasu zenbaitetan,
gutxi-gorabehera beste bezbaitetan.
Zerrendan daudenak
badira ere, izanen ziren beste anitz zerrenda honetan ez daudenak;
nolanahi, hona
hemen, Japoniako bost emakume-samurairik ospetsuenak:
Jingu enperatriza
Emakume-samurai
ospetsuena
Jingu
enperatriza
(169-269 K.o.)
izan zen,
Korea konkistatu nahian
Chuai senarra
hiltzean bere ordez jarri baitzen buru, bai armadan baita gobernuan
ere. Alabaina,
Jinguren
historia zalantzazkoa da, eta aditu askoren iritziz, litekeena da
elezahar bat izatea, eta ez benetako historia.
Tomoe Gozen
Batzuek diotenez, Awazu-ko guduan hil zuten, Minamoto no Yoshinaka senarrarekin batera; beste batzuek diotenez, aldiz, senarra exekutatu egin zuten, shogun batek etoikeriaz akusatuta, eta Tomoe Gozen ez zen emaztea, zerbitzari bat baizik; beste bertsio baten arabera, berriz, guda horren ondoren ezkondu omen ziren. Batek daki…
Hojo Masako
Mochizuki
Chiyome
Nakano Takeko
Subscribe to:
Posts (Atom)