2020-03-20
2020-03-02
Edmundo Gómez Mango, lehen urteurrena (1940-2019)
Duela
urtebete, gaurko egunez, Parisen hila. Uruguaiko irakasle, psikoanalista eta
itzultzailea. Diktadura garaian erbestean egon zen, Parisen, eta bertan
psikoanalista ospetsua bihurtu zen, psikiatria, giza eskubide eta literaturan
aditua zelarik. Hainbat aldizkaritako kolaboratzailea, besteak beste,
BRECHA-koa
Irakasle
aritu zen zen IPAn, Instituto de Profesores Artigas-en eta bere ikasle izandako
batek horrela gogoratzen du: “Beste Uruguai bat zen, ez gaurkoa, literaturan,
gure irakasle-praktikan eta gure intelektual-jardueran konfiantza eta indar
gehiago geneukan gaur baino; Edmundo, gu baino pixka bat zaharragoa baina ez
askoz zaharragoa, indar horren iturria zen guretzat.”
Uruguaiko
diktadura garaian, Edmundo Gómezek, beste anitzek egin zuten eran, erbesterako
bidea hartu behar izan zuen, noiz eta 1976an,
nora eta Pariserat. Bertan Psikoanalisten Frantziako Elkarteko burua
izan zen, baina ez zuen ahantzi ez Uruguai, ez literatura. Hartara, Juan
Gelman-en inguruko liburu bat idatzi zuen, Sobre la poesía de Juan Gelman:
el llamado de los desaparecidos, Juan Gelmanen poesiaz: desagertuen deia.
(Calicanto argitaletxea, 2014)
J
B Pontalis psikoanalistarekin batera, 2012an idatzi zuen Freud con los
escritores (Buenos Aires, Nueva Visión, 2014). Sarreran, hauxe idatzi zuen:
“Azken finean, psikoanalisiak eta literaturak ez al dute xede bera?
Alegia, biek ez al dute giza arimaren
konplexutasuna islatzea, giza arimaren izaera gatazkatsua, aztoratzailea,
iluna agerian uztea helburu?”
Itzultzaile
ere aritu zen, eta frantsesetik Baudelaire-ren Las flores del mal (Ediciones de la Banda Oriental) liburu
kanonikoa itzuli zuen,
Artikulugilea
ere bazen, eta politikaren munduko pertsonaiez eta gaiez hainbat artikulu
idatzi eta argitara eman zuen, bai Papeles de Montevideo-n, bai Uruguaiko
Liburutegi Nazionalaren aldizkarian, bai Frantziako Elkarte Psikoanalitikoaren
aldizkarian, bai Brecha-n. Artikulu horietan guztietan literaturatik
psikoanalisirat egiten du jauzi bien arteko lengoaia komun bat aurkitu izan
balu bezala; ez du behartzen literaturaren kanpoko ikuspegi batetik
begiratzera, bi esparruak, psikoanalisia eta literatura hartzeko gai den
lengoaia batu baten ikuspegitik baizik. Haren saiakeretan agertzen diren gaiak,
honakook: atzerria, herri-mina, galera, desagerketa... Exiliatua izan zenez,
berea bezalako egoeretan zeuden beste batzuk ulertzeko gauza zen; era berean,
muga-mugako egoeratan zeudenak ulertzeko gai ere bazen. Izan ere, Edmundo Gómez
Mangoren testuak irakurri ahala horixe da hartzen duzun sentsazioa, alegia,
idatzi ahala ikasten ari zelako sentsazioa, duela hamar urte Hendaian idatzi
zuen eta Zurgai aldizkarian argitaratutako artikulu batean, oso nabarmena egin
zaidana.
Subscribe to:
Posts (Atom)