2018-04-10

Eskatu gabeko poema





Eskatu gabeko poema
eskatu gabeko musua
bezalakoa da.
Baina modu horretan eskatuz gero,
ezin diezazuket ezetzik esan.
Beraz, emadazu orri txuri bat
ea betikoa adierazteko
poema berri bat
idazten dizudan.







Olerki ttipi hori Hatsaren aurtengo poesia bilduman argitaratu berri da. Iragan den igandean, olerkarien aterpe den Larralde baserrian olerkari eta olerkizaleak bildu ginen, hogeigarren urtez jarraian atera den Hatsaren poesia bilduma liburua jasotzeko eta, bidenabar, egun ederra pasatzeko!



Mugaz bi aldetako olerkariak bildu ginen, anitz eta anitzak... Izan ere, mugen gainetik, euskal poesiak batzen gaitu! Hatsa ez da hutsa, ez hutsaren hurrengoa!