“Surik gabeko etxea, gorputz odolgabea”
Zuhur-hitza.
Iruñetik
ez
da sobera urrun gure
‘locus
amenus’,
gure
ama zenaren baserria, Maienea:
Olaldea,
Orotz-Beteluren
auzoa,
Artzibarren, Aezkoarekin
muga-mugan, Pirineo aurreko atari
haritzaz eta pagoz betean.
Mendien
arteko ordokian, Olaldeako
elizaren inguruan, etxe txiki batzuk hurrenez hurren elkarri
atxikiak, eta beste baserri
zahar apain batzuk errepide nagusiaren eta bakarraren alde banatan.
Han-hemenka
etxe
ederrak, hutsik egoten direnak
asteburu eta oporraldietan
izan ezik; beheko
sua
lauzpabost etxetan baizik ez da egoten
pizturik
neguko
egun luzeetan.
Gure
baserria bazter
batean egonik, ez dugu harreman handirik
izaten beste auzokideekin, ezpada
guretik gertu dagoen baserrikoekin, errepide
ondoko Luisena,
gure ama zenaren ahaide urruna. Mendiaren
magalean, gure
baserria
bezalakobertze
baserri batzuk
mendi
maldetan barreiatuak, besteak beste, gure auzokoa,
guretik
hurbilen dagoena,
Gabutxoena,
mutilzahar bat bakar-bakarrik bizi den baserri zaharra; aspaldi
hondatu zitzaion tximinia, eta harrezkero
gizona estufa baten ondo-ondoan ematen omen
ditu
egunak eta gauak, beheko sua erabili ezinik. Jadanik
ez dut gogoan noiz izan zen etxe horretako tximiniari kea zeriola
ikusi nuen
azkenekoa...
badira urteak! Gurean,
ama
zendu zenetik, arreba eta biok ia-ia astebururo etorri ohi gara, gaur
goizean bezala.
Larunbat goiza da eta Iruñetik heldu berriak garelarik,
beheko
sua piztea dugu lehen eginkizun.
baserriko txininiatik ateratzen den kea ikustea pozgarria da.
Pikuondo
zaharra moztu genuenean epaitza egin eta adarrak
eta
adaskak
bildu genituen; adaska
lehortu
horiek prest izaten ditut sua pizteko eta tximinia hotzak laster
hartzen du suaren berotasuna,
eta kea hasten da goitiko bidea egiten; ez beti, batzuetan kostatu
egiten zaio, eta sukaldea
kez bete, haizeak nondik jotzen duen. Izan
ere,
hego-haizeak jotzen duenean, beti kez betetzen zaigu sukaldea, eginak
egin eta esanak esan... Gure ama zenak zioenez, “haize hegoa, haize
eroa” Zorionez, behin arnasa hartuta, sugarrak
indartzen direlarik, sukaldea, baserriaren muina, hasten da
biziberritzen. Zizeiluan
esari ohi naiz tarte batez, sua zaintzeko aitzakiarekin. Maite dut
suari begira egotea, keak laratzetik goiti egiten duelarik.
Suari
beha
hegan
doakit gogoa
erre gaberik.
erre gaberik.