2017-10-10

Haiku euskaraz: panorama laburra


Iragan den asteburuan haikuari buruzko topaketa izan zen Iruñeko Yamagutxi liburutegi publikoan, Haikunversaciones taldeak antolatua. Hemen egin den lehen biltzarra izan da, lehenagotik beste lau egin diren arren Estatu Espainolean. Hiru egunetan zehar, haikuzale eta haikugile askotxo bildu ginen eta asko ikasi genuen elkarrengandik.

Niri egokitu zitzaidan euskaraz idazten den haikuari buruzko hitzaldi bat ematea; erdaraz egin nuen arren, euskaraz idatzi nuen eta hemen duzue... Behingoagatik bederen, euskarazko bertsioa erdarazko baino lehenago!

No comments: