Mugaz bi aldetako dozena bat lagun bildu ginen eta poesia tailer-atelier-lantegian, nork bere testua idatzi zuen. Nahita egindako akatsak eta guzti, hauxe idatzi nuen:
Idaztearen artea
hitz gutxirekin
asko esatean
datza.
Anton Txejov-ek
errana
Hitz egiterakoan
istripu bat izanez gero,
hitztripua egiten
duzularik,
derradan,
Katalunia gogoan,
asCATasuna ez
dela akats bat
akastasuna baizik
Hiriburuzagi
—ezen ez buru zahagi—
Iruñearen
bihotz-bihotzean aldarrika
Anton Txejoven
aholkuari jarraiki
hitz gutxitan
asko erranez:
gora asCATasuna!