"Itzultzailea
traidorea da, Italiako adagioak dioen gisan, eta beti da traidore.
Itzulpengintza zehaztasun ezinezkoaren lanbidea dugu, eta hizkuntza
batetik beste hizkuntza baterako bertsioan beti gauza batzuk galtzen
eta beste batzuk gehitzen dira, batetik besterako eramate gaitz
horretan alegia. Baina poesia-itzultzailea hori bai dela traidore
handia, traidoreetan traidoreena, poetak zehaztasun
errepikaezinarekin, pasio argiarekin, zorroztasun mingarriarekin
adierazi zuen hori beste hitz batzuekin deitu nahian, beste doinu
batzuekin islatu nahian, pasio argigarriarekin. Mallarmék zioenez,
poesía hitzekin egina da, ez ideiekin, ez pentsamenduekin. Poesiaren
xarma ñabarduran datza, islan, esaldien eta soinuen egokitasunean,
eta horiek guztiak, ezinbestez, jatorrizko hizkuntzari estuki lotuta
doaz. Poema-itzultzailea traiziora eta porrotera kondenatuta dago ”.
Testu hori liburu zahar bateko aitzin-solasa da, Carlos García Gualen-en Antología
de la poesía lírica griega liburuan agertzen dena, eta nik, traizioa eginda, itzuli egin dudana. Ez da hori egin dudan trazio larriena... Argitaletxetik ekarri berria da Ryookan.en 101 haikuak izeneko liburuttoa...