2007-08-27

Itzalgailua

Erdi lo edo erdi esna nentorren autoan, atzealdeko eserlekuan etzanda, Marea-ren “Ya lo dijo el CamarĂ³n” leloa belarrietan eta ezpainetan. Suntsipen handiko arma da garagardroga, baiki. Loaldi labur urduriak eta bihurgunetan burukadak. Loaldian murgildu behar nintzela zirudien unean, Kutxi-ren ahots lakarrak esnatzen ninduen: “Hay que joderse” oihukatu zidan estoldetako poetak bozgorailuetatik, izenburua gogoratzerik ez dudan beste kanta baten hasieran.

Udan, gauak oso luuuuuzeak izaten dira eta garagardrogak bihotzerrea eman zidan. Zorionez, eguna argitzear ikusi nuen Decathlon iragarki urdin handia, X herriko festetatik bueltan. Lagun errukitsu batek errotondan utzi ninduen eta ni, total eginda, etxerako bide malkartsua hartu nuen. Egunak argitu zuen, eta iruditu zitzaidan errepideak eta etxesailek eta Ezkaba mendiak berak hartzen zituela koloreak. Orduan ikusi nuen, Auzalor kaleko berdegunean gorri, itzalgailu bat. Estoldetako poetak azken diskoan salatzen du espaloiak zorriz beteta daudela, baina hori itzalgailu bat zen.

Itzalgailu gorria, garbi-gargia, erabili gabea, zuhaitz baten ondoan, sute on bat noiz helduko zain, geldi-geldi, desafiatzaile... Berriozarko festetarako gordetzea pentsatu nuen; bizkarrean hartu eta etxera ekartzeko zorian egon nintzen... baina ez, han gelditu zen zut, gorri-gorri, probokatzaile.

Udan, gauak oso luuuuuzeak izaten dira, baiki. Abuztu honetan ere bai, antza. Goiz hartan ikusi nuen itzalgailu gorri hura, gau luuuuuze baten lekuko mutua erabili ote zuen inork gaueko suak amatatzeko? Inoren urdaileko bihotzerrea baretzeko?

2007-08-04

Ezkabako talaian sutea

Jakina da jakina denez, Ezkabako talaia honetan gotorlekua dago. Bada, gaur. duela ordu pare bat edo, sutea izan da, argazki hauek erakusten dutenez.









Helikoptero pare bat ibili da Berriozarko igerilekutik ura biltzen eta Ezkaba gaineko sutea itzaltzen.