Behin zonbi baten gisa
zebilen gazte bat kale erdian erori zen ziplo, eta besapean zuen
kartera beltzetik ateratako paperek eta agiriek argi erakutsi zuten
zarpail jantzitako gizon hori legez kanpoko erakunde bateko kidea
zela. Konortea galduta, ez zuen ageriko zauririk, baina laster agertu
zen anbulantzia, baita polizia ere. Ospitalera eramanda, sendagileek
ikusi zuten ez zeukala zauririk, eta konortea galdua zuela egun
batzuk jan gabe zeramatzalako.
Ekintzailea esnatutakoan,
eskuburdinak jantzita eta ohetilaren heldulekuari lotuta, “erori”
dela ohartu zen, “erori” zentzu etimologikoan eta baita zentzu
metaforikoan ere. Kezka bakarra zuen: agiriak eta kartera beltza.
Baina laster ikusi zuen ate ondoan polizia bat, eta ulertu zuen
ordurako polizien eskuetan behar dutela; garrantzi gutxiko kontu
zaharrak, baina toxikatzeko bazka eta bere kidetza agerian uzten
zutenak. Agiriekin batera, gainera, diru kopuru polit bat zeraman.
Galdeketa batean poliziak
galdetu zion ekintzaileri
- Ezinezkoa da ematea
horrenbeste egun jan gabe, gizona. Zergatik egin zenuen hori?
- Ez neukan dirurik.
- Baina zure kartera
beltzean dirutza aurkitu dute-eta!
- Diru hori ez da nirea,
Erakundearena baizik.
Zonbi baten gisa ibiltzen
zen, baina politikari ustel askok baino duintasun handiagoa zuen
gazte hark.