Kalitatea arduraduna
euskaraz ari da, ustez
ez ergatibo, ez ebakera
eta "nor-nork" bat ere ez
kalitatezko kalitatea
izateko izan beharrez
oinarrizkoa izan beharko
euskaraz txukun eginez
2016-02-25
2016-02-19
Aurrematrikulazioa Ezkaban
Antsoaingo Ezkaba eskolan gaur bukatu da aurrematrikulazio-epea; bertso bat horren harira, D eredua aukeratu duten gurasoei egina
Hirurogeita lau ume daude
Ezkaban apuntatuta
hiru urtekoen hiru gela ta
poza handia hartuta
bete-betean asmatu duzu
D eredua aukeratuta
egun batean seme-alabek
eskertuko dizute-ta
2016-02-14
Bihozkada bat baserrian
Bihozkada
bat baserrian
—arraro
sentitzen hasita—
baserriaren
hire gelako
sapaiaren
erditik zintzilik
iluntze
hozminean indarge
altueren
beldurrari soraio
hustasunezko
bakardadean irauten.
Eta
beldur haiz,
beldur
haizenez,
bonbilla
isolatu hori
ez
ote den, funtsean,
heure
bizitzaren metafora gastatu bat,
hori
baino ez.
Subscribe to:
Posts (Atom)