Laizismoa
Uruguai herrialde laikoa denez gero, egunotan han ez dituzte
Gabonak edota Gabon Gaua ospatu,
Familiaren Eguna baizik; Aste Santua
ere ez,
Turismoaren Astea baizik. Estatuaren sekularizazioak erro
sendoak ditu, eta XX. mendearen hasieratik Eliza Katolikoak ez ditu
festak inposatzen.
Elizaren eta Estatuaren arteko bereizketa, batez ere, José Batlle
y Ordóñez presidente koloradoari esker (1903-1907 eta 1911-1915
tarteetan) finkatu zen. Batlle y Ordóñez presidenteak gorabehera
handiak izan zituen Eliza Katolikoarekin. Izan ere, heziketa
katolikoa jaso arren, Errepublikako presidenteak adibide ezin hobea
eman zuen garai haietan eta ezkondu gabe bizi izan zen emaztearekin
—“bekatuan”, Elizaren begietan—, eta neurri asko jarri zuen
abian, harik eta 1917an Elizaren eta Estatuaren arteko bereizketa
gauzatu zen arte. Horretan bederen, mende bat aurreratuago dago
Uruguai Estatu Espainola baino!
Orain, Montevideon, uda hasiera epela; epela baino, beroa —29 graduko tenperatura idazten ari naizen une honetan—. Eta Euskal Herrian, aidiz, gabon ospela, oro
behe laino trinko batek estalia. Han ikasturtearen amaiera, kaleak
jendez lepo, uruguaiarrak matea eskutan dabiltzalarik Montevideoko
itsas-ondoko ibilbide luzean barna; edo aulki tolesgarri bat hartu
eta hondartzan eseri itsasoa ez den itsasoari begira egoteko... ala
erosketak egiteko profitatu, nola ez!
Pocitos, Montevideo
Familiaren Eguneko bazkarian haragi errea ezin da falta
—“
asadito!”—, eta batata goxoarekin bada, askoz hobe; eta
Italiatik hartutako pannettone hartzeko ohitura edo Espainiatik,
turroia hartzekoa. Edateko, guztiz gomendagarria den “
medio y
medio”, edari gasdun bat, xanpainaren antzekoa, ardo gozo
txinpartadunaren eta ardo txuri lehorraren nahasketa goxoa; nik
Roldos jatetxean bertan dastatzeko aukera izan nuen, Mercado del
Puerto mitikoan bertan.
Ni hor egon nintzenean, 2009an, abortatzeko eskubidea zen
eztabaidagaietako bat, eta baita sexu bereko kideen arteko ezkontzak;
baina Uruguain ez dago eztabaida traumatiko askorik, gaiak oso
delikatuak izanagatik.
Katolizismoa
Uruguai beti izan da laikoa, ondoko herrialdeak ez bezalakoa, eta
Elizaren eta Estatuaren arteko bereizketa argi eta garbia da,
aspaldikoa izateaz gainera. Horregatik XX. mendearen
hasiera-hasieratik, Uruguain presidenteek ez dute Bibliaren aurrean
zin egiten, ez dago gurutzerik ospitale edo eskola edota institutu
publikoetan; Uruguaiko Indar Armatuetan ez dago kapilau militarrik,
Elizaren bidezko ezkontzak ez dira onartzen eta Eliza Katolikoaren
eragina txikiagoa da Argentinan baino, adibide bat aipatzeagatik.
Eliza Katolikoak parte hartu zuen sexu bereko pertsonen arteko
ezkontza ahalbideratzen duten ezkontzaren gaineko eztaidan, baina
haren jarrerak ez zuen oihartzun handirik izan, ez gizartean, oro
har, ez Alderdi Nazionalean —Eliza Katolikotik gertuen dagoen
alderdia izanik ere—. Abortatzeko eskubideari dagokionez, Eliza
Katolikoak dei egin zuen “bizitza errespetatzeko”, baina ez zuen
berebiziko garrantzirik izan eztabaidan.
Maldonadoko eliza nagusian egindako argazkia
Masoneria
Uruguain Masoneriak berebiziko indarra dauka. Masonería
Alderdi Koloradoarekin lotuta egon da, boterean urte gehien eman
duen alderdiarekin, baina masoneriaren eragina alderdi guztietara eta
gizartearen arlo guztietara hedatzen da; Tabaré Vázquez bera,
oraingo presidentea, masoia omen da...