Fertxu Izquierdorekin, Nafar Ateneoan
Ainguraketa arrangurak. (Pamiela, 2018) Aingurak eta kezkak. Aingurak eta kexak. Aingurak
eta damuz, eta aiherkundez, eta batzuetan lantuz ere idatzitako
poemak, hamar urtetan zehar idatzitakoak; ez guztiak, batzuek ez
baitute denboraren higadura jasan eta bazterrean gelditu dira.
Zer
idatzi eta nola idatzi,
idazleak ebatzi beharreko bi ezezagunak, X eta Y, tokia eta debora
edo garaia, hurrenez hurren. Olerki bilduma honetan dauden olerki
guztiek badituzte oso koordenada zehatzak, tokian tokiko eta garaian
garaiko olerkiak dira guztiak, denboraren galbahetik paseak. Hamar
urteetan Maiatz
eta Hatsa
eta beste literatur aldizkari xumeagotan argitara emanak dira batzuk,
eta berriak bestetzuk, azken atalekoak batez ere.
Aingura
bat agertzen da azalean, olerki asko gogoan iltzaturik, ainguraturik
gelditutako bizipenak, sentimenduak eta beste biltzen direlako olerki
hauetan, anitz eta anitz bizitza arruntetik ateratakoak. Nik beti
miretsi izan dut olerkari handiek bizitza arruntetik, objektu
arruntetatik, olerki ederrak ateratzeko duten gaitasuna.
Hodeiak,
Parkean, Kateak, Telefonoa, Aireportuan,
horrela deitzen dira Wislawa Szymborska miretsiaren poema batzuk...
Horra hor bere poema bat, Eskua:
“Hogeita
zazpi hezur
hogeita
hamabost gihar
bi
mila nerbio-zelula, gutxi-gorabehera.
Aski
eta sobera idazteko
bai
Mein Kampf
bai
Winnie the Pooth.”
Eskua,
Wislawa Szymborkaren eskutik; Eskua,
Nobel saridun baten begietatik ikusia.
Baina
ez dugu Poloniaraino joan beharrik. Iazko udazkenean, NUPeko
irakasle Juankar Lopez-Mugartzaren Arima
animalia
poema liburuaren aurkezpenenaren kari, nik aitortzen nion nire
miresmena gaitasun berarengatik. Bada beste olerkari nafar bat, hau
ere estimu handitan dudana, Joakin Balentzia Tirapu... I
need a kiss bere
olerkia datorkit burura... Izan ere, bada liburuan berari dedikatua
olerki bat. Bada, Joakin Balentziak olerki eder sortu zuen neska
baten T-xerta batean, kamiseta batean, "I
need a kiss"
esaldia irakurrita. Kasualitateak zer diren, Joan Margarit poeta
katalan garaikideak semaforo baten ondoko neska bati egin zion poema
zoragarri bat:
“Semaforoko
neskatila
Zu
zinen nire
adin
berekoa
zu aurkitzearekin amets egiten hasi nintzelarik.
Orduan ez nekien, zuk oraindik ez dakizun gisa berean,
heltzen dela egun bat non maitasuna bada
bakardadez eta malenkoniaz kargatutako arma hau,
nire begietatik zuri destatzen ari dena.
Zeu zara bilatu nuen neskatila
artean existitzen ez zinela ere.
Eta ni gizon bat, eta egunen batean
zure urratsak niregana bideratu nahiko dituzu.
Baina zugandik urrun egonen naiz orduan
semaforo horretatik zu nigandik zauden bezain urrun.”
zu aurkitzearekin amets egiten hasi nintzelarik.
Orduan ez nekien, zuk oraindik ez dakizun gisa berean,
heltzen dela egun bat non maitasuna bada
bakardadez eta malenkoniaz kargatutako arma hau,
nire begietatik zuri destatzen ari dena.
Zeu zara bilatu nuen neskatila
artean existitzen ez zinela ere.
Eta ni gizon bat, eta egunen batean
zure urratsak niregana bideratu nahiko dituzu.
Baina zugandik urrun egonen naiz orduan
semaforo horretatik zu nigandik zauden bezain urrun.”
Zer
idatzi eta nola idatzi. Hor
dautza gakoak. argi bera bedi, baina badut jadanik 50 urte, “zer
dira berrogeita hamar urte mende erdia baino ez”, diot nire poema
batean. Urte hauetan bizitutakoak agertzen dira, idaztea,
“bizi-hariak bi aldiz jostea baita”, beste poema batean jarri
dudan bezala, Oroiminaren
ehuntze-lanak
poeman agertzen den bezala: “(...) laztanen lurrun luzea
biziberritzeko;/ eta —zertan uka—
baita
geroa izkiriatzeko ere, / idaztea, bizi-hariak bi aldiz jostea
izaki.”
Kontu
latzak, “zauri zorne zuria” isuri dutenak, eta kontu goxoak,
“laztanen lurrun luzea” biziberritzeko. Ainguratuta nituen
kontuak paperean jartzeak on egin dit, baina ez da izan idazkera
terapeutikoa... Nik ez dut gehiegi sinesten horretan, uneak uneko
salbuespenak izan ezik. Horren haritik bada beste poema bat,
“Errezeta”. Idazketa terapeutiko hutsa norberaren berekoikeria
ariketa bat izan daiteke; egia da, bestalde, “Lux
Mundi” idaztean
adibidez, karramarroaren atzaparretan hildako lagun bat neukala
gogoan, Pello Uharte Orotz zena, baina poema hau minbizia borrokatzen
dutenei laguntzeko asmoz idatzia da, hori eta hurrengoa, Ubi
sunt akrostikoa,
sostengua eta maitasun keinu bat, carpe
diem berritua.
Lagunak eta etsaiak ere agertzen dira, etsaiak edo arerioak, eta ene
mendeku ttipia hartzen dut...
“Zorionik
beroenak eman nahi dizkizut/ nik usterik gutxien unean unean/ zure
bateria guztiak / nire kontra desarratzen erakutsi duzun
maitasunagatik”
Horrela
hasten da Amodio
deskontuak
poema; mendekua? Mendekua baino, ordaina, zorrak kitatzeko modu bat
da, Zuri
zor poeman
egin bezala, tautograma bat da, poemaren hitz guztiak letra berarekin
hasten dira, kasu honetan z letrarekin
“Zainetako
zauriak, zuri zor/ zure zabarkeriaren zauriak/ zainetan
zabal-zabalik, zuri zor.” (...) eta abar
Zer
idatzi eta nola idatzi. Nik
lehenagotik bi haiku liburu ditut argitaratura, GereziGaraiko Haikuak
eta Orbel Azpiko Haikuak,
eta haikuak idazten jarraitzen dut, Nafar Ateneoan haiku tailerra
dinamizatzen dut eta hortik pasatu dira, adibidez, Bingen Amadoz,
Josu Osta, Rafa Blanco, Carmen Valois, eta Maiela Zurutuza, Komorebi
erakusketaren egilea. Hendaiako haitzak Euskal Herriko tokirik
marraztuena izanen da segur aski. Maite Ramosek txuri-beltzezko
haiga bat egin zuen nire haiku batekin... Eta haikua batean, bere
laburrean, biribila eta laburra —ezen ez motza— izanagatik, ez
dago metaforetarako lekurik, ez dago luzamenduetan ibili beharrik...
ez dago lirikarako tarterik; haikuetan sentsazioak transmititzen
dira, ez sentimenduak.
Oraingo liburu honetan probestu dut poema narratiboak egiteko, baten bat Hendaiako Haitzak ditu iturburu eta helburu: “Dunbarri luzeari eta Dunbarri Zabalari beha”.
Oraingo liburu honetan probestu dut poema narratiboak egiteko, baten bat Hendaiako Haitzak ditu iturburu eta helburu: “Dunbarri luzeari eta Dunbarri Zabalari beha”.
Edo
“Beheko suan” olerkiak badu beste haiku bat aurrekari... Kasu
honetan Olaldeako gure baserriaren beheko sua da iturria; berriz ere
bizitza arruntetik eta objektu arruntetatik, olerkiak ateratzeko
joera, uneak eta tokian ainguratuta gelditu direnak ene gogoan...
Hasieran
aipatzen nuen Wislawa Szymborska. Nobel saria jasotzeko berbaldiaren
bukaeran esan zuen:
“Egia da, eguneroko hizkeran bizitza arrunta, mundu arrunta bezalako esapideak erabiltzen ditugu... baina eguneroko hizkeran ez dugu hitz bakoitzaren gaineko hausnarketarik egiten. Alabaina, poesiaren hizkuntzan, hitz bakoitzak pisua duen hizkuntzan, ezer ez da arrunta. Harri bat ez da arrunta, eta ez da arrunta harri horren gaineko hodeia. Ez dago egun arruntik, ezta egunari jarraitzen dion gau arruntik ere. Eta, batez ere, mundu honetako izate partikular bat ere ez da arrunta, inor ere ez.“
Bukatzeko
azpimarratu nahi dut Maite Ramosen lana, akuarelak egin dituelako
liburu honetarako. Lehen esan bezala, olerki hauek zerak dira, uneak
eta tokiak, ene gogoan ainguratuta gelditu direnak... Horregatik dago
aingura baten interpretazioa azalean; barnean, jatorrizko aingura
beraren beste akuarela bat, Ea herriko moilan dagoena... Poesia
Egunak bertan antolatzen dira, Eako Poesia Egunak, eta liburuaren
poema batzuk Bizkaian idatziak izan ziren, gehienak Nafarroan eta
Iparraldean izanagatik.