2013-11-14

Orbel azpiko haikuak liburuaren aurkezpena


Ez-ohiko liburu aurkezpena egin zen atzo Iruñeko Auzolan liburudenda mitikoan, Orbel azpiko haikuak liburuko haikuak irakurri baitziren, konpainia noblean, lagun giroan udazkeneko iluntze hotzean, negua datorrelako seinale.





Haikuak irakurtzerakoan galdu egin behar zara basoan barrera pasieran galduko bazina bezala: haikuetan liluraren misterio datza, eta atzemanezina susmatzeko aukera.

Nire aurreko haiku liburua, Gerezi garaiko haikuak, duela bi urte atera zen. Harrezkeroztik sortutako haikuak bildu ditut oraingo liburuttoan, eta Lapurdi eta Nafarroa osoko bideetan barna orbela kraskatzean, usaintzean, ukitzean, ikustean eta aditzean sentitutakoak transmititzen saiatu naiz. Erdietsi dudan ala ez, irakurleak erranen!


No comments: