Iragan den larunbatean esparru anitz eta
askotariko euskaldunak elkartu ginen eta deia egin nahi diogu euskal
komunitateari hilabete bat barru Iruñeko kaleetara
ateratzeko. Nafarroako Gobernuak politika zehatz bat dauka euskal
komunitatea itotzeko, erasoz eraso gogaitzeko; hori dela eta,
larunbatean bildu ginenok deialdia hau antolatu dugu euskaldun eta
euskaltzale orok aukera izan dezagun esateko “hemen gaudela,
bizirik, euskaraz bizi gara, eta euskaraz bizi nahi dugu.”
Aurkezpenean, hedabideetan ikusi ahal izan den bezala, argazki sinboliko bat egin genuen, "mutu" "desagerrarazi" nahi gaituztela irudikatzeko. Nafarroa osoko auzo, herri, eskualde, lantokia eta abarretan halako argazkiak egiteko gonbitea ere egin nahi dugu.
Ez ahantzi: manifestaldia, martxoaren 22an, arratsaldeko 5:30ean, Iruñeko
Antoniutti parketik abiatuta.
No comments:
Post a Comment