Iruñerrian erakusketa berezi-berezi bat dugu: Ur kristalak. Erakusketa honetan teknika-nahasketa baliatu du Maite Ramos artistak, akuarela eta tinta erabili baititu. Irudi hauetan ez dago paisaiarik, ez Japoniako haiga-rik, ur-kristalen abstrakzioak baizik, surrealismoarekin muga-mugan daudenak, emaitza txundigarria lortuta.
Hogeita bi irudiz osatutako erakusketa hau ikusgai dago Atarrabiako piltategian. Mundu osoko ur-laginak aitzakiatzat hartuta garatu du irudi bilduma handi hau, eta margoen izenek beraiek salatzen dute ur-kristal bakoitzaren jatorria. Smara, Iturristia, Fukushima, Jordan, Irati, Zorroka...
Maite Ramos
Fernández Iruñean jaio zen, 1967an. Irakaslea lanbidez,
egun Sanduzelai ikastetxe publikoko zuzendaria da.
Atarrabiako
erakusketa hau baino lehen beste hainbat erakusketa egin du Iruñeko
Orizuru galerian, Baiona-ko Euskal Museoan, Senpereko Larralden,
baita hainbat kultur etxetan ere: Berriozar, Auritz, Uharte...
Erakusketez gainera, hiru poesia liburu ilustratu ditu Maite Ramosek: Exilio en las Algas, Gerezi Garaiko Haikuak, eta Orbel Azpiko Haikuak.
No comments:
Post a Comment