Ronald Reagan presidente
estatubatuarra bisitan 1985ean, OTANen inguruko erreferendumaren
atarian —oroitzen PSEren leloaz? OTAN; de entrada no—. Baina
noan harira.
Euskal Herrian, bisitaren aurkako
adierazpen, agerraldi, manifestazio, pintada eta pankarta anitz
kaleetan. Parkarta horietako batean, Reagan-en karikaturaren
osagarri, Reagan kanpora leloa. Garesen, errepidearen ondoko
hesi batean pankarta jartzen ari delarik, Goardia Zibilaren jeep
bat agertu, zibilak jaitsi eta pankartari begira gelditu dira.
Guardia zibil bat, agenda txiki bat eskuan, pankartako testua
kopiatzen hasi da; une batean, baina, zalantza nagusitu zaio
benemeritoari, eta besteari ozenki galdetu dio:
- Oye, pero antes de p y b ¿no se escribe siempre m?
- Tu calla y copia – bestearen erantzuna
Behingoagatik, ortografiaz asko zekien goardia zibil bat egokitu zitzaigun. Pena, hizkuntza oso bat zuen faltan: geure hizkuntza.
No comments:
Post a Comment