Hondarreko eleak
Aurtengo Korrikaren kari osatu dugu euskarazko testu bilduma xume hau, Minutu bateko eleak, izenekoa, eta baita jendaurrean aurkeztu ere. Ordubete eman dugu irakurtzen, ordubeteko eleak, ordubeteko aleak. Duela hemeretzi urte, 2007an, hasi zen Minutu bateko eleak egiten, orduko Zorroka Euskara Taldearen ekimenez. Urteak joan eta urteak etorri, bertze euskaldun gazteago batzuek hartu dute, gure pozerako, lekukoa. Haria, beraz, ez da eten. Euskarak batzen gaitu beste behin, zeren euskara ez da dugun objektu bizigabe bat, garena baizik. Korrika-ren aurtengo edizioan, 24. edizioaren leloak dioena berresten dugu guk: Euskara gara!

Gaur irakurri dudan ene poema
Amaitzeko, nahitaez laburzki bada ere, azken hitzak, azken eleak eskertzeko aldez edo moldez parte hartu duzuen guztiei, bereziki testu guztiak biltzen eta atontzen aritu den Manexi eta Mikeli; mila esker eta bat gehiago Patricia, IƱigo eta Corleone taldekideei; Maialeni afixa egiteagatik, eta baita Zulo Alai elkarteari ere. Eta, nola ez, hurbildu zareten guztioi ere bai, milatan esker!
Euskarazko testu bilduma xume hau Minutu bateko eleak, eta minutu bateko ele eta elementuak, minutu bateko eleak eta aleak, minutu bateko ahaleginak, jadanik eginak.
![]() |
| Zulo Alai Elkartea |
Gora Korrika!
Gora Berriozar eta gora Euskal Herria euskalduna!



