Carabinieri horiek
harrituta gelditu ziren Andrea Contin apaizaren etxea arakatu
zutenean: bibradoreak, zartailuak, kateak, emakume-lentzeria lizuna,
baita emakume bota txuri berezi bat ere, takoi altukoa. Apaiz baten etxeak baino, sex shopa zirudien. Ustegabea are handiagoa izan zen Paduako
komisaldegian Andrea Contin apaizaren etxetik hartutako bideoak ikusi
zituztelarik: aita-santu izenak zituzten bideoak izanik ere —Joan
Paulus II, Benedictus XVI eta beste— etxean egindako pornoa zen.
Italiako Fiskaltzak publiko egin duen auzibidearen atalean agertzen
diren zehaztasunak, likits eta lohiak, agerikoak dira.
On Andrea apaizari sexu-jokoak eta pornoa ez ezik, luxua ere gustatzen zitzaion, jatetxe
on garestietako oturuntzak, eta Cap d’Agde-era joatea noizean
behin. Cap d’Agde-k, Marseillatik hurbil dagoen turismo-gune
handiak, ospe handia du: alde batetik, hondartza nudistak direla zio;
bestetik, bikote-trukaketa klubak direla kausa.
Apaiza Jaguar gorri batean
joaten zen horietara, ederki lagunduta, eta bikote-trukaketa
horietan, sexu jolas moduan, hirugarren pertsona batekin sexu
harremanak izatean Andrea Continek apaiza zela ezkutatzen zuen
—horrek piz lezakeen morboa profitatu gabe— eta abokatutzat
jotzen zuen bere burua. Paduara itzulita, Jaguar gorria bere gurasoen
etxean ezkutatzen zuen; San Lazaro parrokiako eliztarrek ez zuten
zertan jakin Jaguar gorri bat bazuela, nekez azal zitekeena kontuan
hartuta apaiz baten soldata 1.050 eurokoa baino ez dela.
“Erregeak ez du zaldi
ainitzen jabe izan beharko (Deuteronomioa, 17 16,(...) Ez du emazte
ainitz ukanen, haren bihotza desbidera ez dadin, ez du metatuko urre
eta zilar. (Deuteronomioa 17, 17) Bistan da, erregeek agian ez, baina
apaizek bai.
Ni duela sei urte Paduan
egon nintzen, Pisatik Veneziarako bidean, San Antonio eliz ederra
ikusteko geldialdi labur bat eginda, gabonetan. Aurtengo gabonetan
hitzetik hortzera ibili den auzia San Lazaroko apaizarena izan da.
Nik ez nuen ikusi apaiz horren San Lazaro eliza ikusi —San Lazaro
berriro ere berpiztuko balitz, bere parrokiako apaizaren balentriak
ikusita lotsaren lotsaz hilko litzateke berriz— , baina apaiz hau
ez da sexu-jokoetan ibili den apaiz bakarra: Andrea Continek berak
grabatutako —eta gero aita-santu izenez etiketatu— bideo porno
zenbaitetan agertzen Carbonara di Rovolon elizako parrokoa, Roberto
Cavazzana. Apaiz hau, gaztea eta itxura onekoa —George Clooney-ren
antzekoa, omen— eliztarrek biziki maite zuten, batez ere,
emakumeek.
Bideoak ikusita, Andrea
Contin apaizak Roberto Cavazzana apaizarekin amorante batzuk
partekatu omen zituen... Emakume horietako batek egindako salaketari
esker zabaldu da auzia; lehenago, Paduako eliz-agintarienaga jo baina
ez zioten kasu handirik egin, eta horregatik jo zuen
Carabinieri-engana; “Emakumeak goiz eta arratsaldez ibiltzen ziren
apaizarekin” salatzaileak esan zuenaren arabera... 15 emakume
prostituziora bultzatzeagatik akusatua izan daiteke... eta badira
zonaldeko beste bi apaiz ere ikerketapean daudenak.
Paduako eskandaluaz eta
beste hainbat auzitaz galdetuta, Conferenza Episcopale Italianako
idazkari nagusia den Nunzio Galantinok aitortu zuen “apaiz
zenbaiten jokaeragatik sufrimendua eta lotsa bazela, baina Eliza ez
dutela ordezkatzen”
Diskurtso kanonikoa
baliatzen dute berez delituak direnak zuritzeko. Izan ere, on Andrea
Continek onartu ditu harremanak izatea emakume batzuekin,
bederatzirekin bai; salaketa jarri zion emakumearekin urteak eta
urteak oheratu dela ere onartu du, emakume hori jo izana edo beste
gizon batzuekin harremanak izatera behartu izana ukatu duen arren.
Emakumeak salatu duenez, “apaiz horrekiko harremana zaila zen,
berak zeuzkan gustu sexual bereziengatik”.
Apaiz horiek ez badira
Elizaren ordezkari, zergatik bidali ditu kanpora, leku seguru eta
ezezagun batera eskandalua baretu arte? Hori ez al da balizko
delitugile bati ihes egiten laguntzea eta aterpea ematea? Apaiz
horiek hainbeste “bekatu” eginda, Elizak deskumika ditzala; gero,
utz ditzatela justizia arruntaren esku. Izan ere, Italiako Fiskaltzak
egotzitako delituak ez dira nolanahikoak: etxeko indarkeria, dirua
bidagabe erabiltzea eta prostituzioa eragitea.
Zelibatuaren arau zahar
hori eutsiezina eta sotengaezina da, eta ederki iruditzen zait edonor
nahi duenarekin oheratzea, apaiza, moja, apezpikua, gotzain edo aita
santua izanik ere... abusatzen ez duen bitartean. Badira kasu ezagun
asko: apaiza batzuek harreman normalizatua daramate eta
seme-alabak dituzte euren emazteekin. Ez berdin litzaidale apaiz batek gizon batekin
ibiliko balitz, besteak ere nahi badu... hor dago gakoa.
Duela urte batzuk
idatzitako Deabruen habian banioenez, Eliza Katolikoaren barruko
ustel usain jasan ezinak ez du etenik, artaldea zaindu beharrean
arkumeez abusatu dituzten artzainak. Izan ere, Andrea
Contin eta Roberto
Cavazzana apaizak ez dira salbuespenak... Paduan eta Erroman,
Bostonen eta Dublinen, eta
badakigu Euskal Herria ez dela salbuespena...
Aspaldi sortu zuten Erroman esaera bat: Si
non caste, saltem caute: Ezin
bazara izan kasto, zuhur jokatu. On
Andrearen oturuntzek, orgiek, bideoek eta Jaguar gorriak agerian
uzten dute: ez kasto, ez zuhur.
2017-02-12
2017-01-01
Urte berriko haiku bat
Urtarrilak bat
haizeak dakarzkidan
izotz bisutsak
Urte berria egunean ohitura izaten da Euskal Herrian mendira joatea, blog honetan bertan noizbait aipatu bezala, Nik ere horixe egin dut gaur, eta oinez nenbilelarik haiku hori kausitu du: hotz handia eta euririk ez, eta haizeak astindutako adar eta adasketatik askatutako izotz lipitsak bidaide izan ditudalrik... Hortxe zegoen urte berriko haikua!
Japonian ere hasiera eman diote urteari; haientzat ilbeltza mutsuki da, adiskidetasunaren hila...
Location:
Orotz-Betelu, Nafarroa, Spain
2016-12-30
Urte Berri Gorri on!

Horiek horrela, aldarrika dezagun bizitzaren benetako txinparta, txinparta gorria: XXI. mendeko marxismoa, iraultzarako tresna, dogmatiesmoetatik urrun eta tokian tokiko baldintzei egokitua: Euskal Herrian, urriko iraultza arrakastatsuaren mendeurrenean, Independentzia, Sozialismoa, Feminismoa eta Euskara.
Urte Berri Gorri on!
2016-12-29
Uruguai egunotan: laizismoa, katolizismoa eta masoneria
Laizismoa
Uruguai herrialde laikoa denez gero, egunotan han ez dituzte Gabonak edota Gabon Gaua ospatu, Familiaren Eguna baizik; Aste Santua ere ez, Turismoaren Astea baizik. Estatuaren sekularizazioak erro sendoak ditu, eta XX. mendearen hasieratik Eliza Katolikoak ez ditu festak inposatzen.
Elizaren eta Estatuaren arteko bereizketa, batez ere, José Batlle y Ordóñez presidente koloradoari esker (1903-1907 eta 1911-1915 tarteetan) finkatu zen. Batlle y Ordóñez presidenteak gorabehera handiak izan zituen Eliza Katolikoarekin. Izan ere, heziketa katolikoa jaso arren, Errepublikako presidenteak adibide ezin hobea eman zuen garai haietan eta ezkondu gabe bizi izan zen emaztearekin —“bekatuan”, Elizaren begietan—, eta neurri asko jarri zuen abian, harik eta 1917an Elizaren eta Estatuaren arteko bereizketa gauzatu zen arte. Horretan bederen, mende bat aurreratuago dago Uruguai Estatu Espainola baino!
Orain, Montevideon, uda hasiera epela; epela baino, beroa —29 graduko tenperatura idazten ari naizen une honetan—. Eta Euskal Herrian, aidiz, gabon ospela, oro behe laino trinko batek estalia. Han ikasturtearen amaiera, kaleak jendez lepo, uruguaiarrak matea eskutan dabiltzalarik Montevideoko itsas-ondoko ibilbide luzean barna; edo aulki tolesgarri bat hartu eta hondartzan eseri itsasoa ez den itsasoari begira egoteko... ala erosketak egiteko profitatu, nola ez!
Familiaren Eguneko bazkarian haragi errea ezin da falta —“asadito!”—, eta batata goxoarekin bada, askoz hobe; eta Italiatik hartutako pannettone hartzeko ohitura edo Espainiatik, turroia hartzekoa. Edateko, guztiz gomendagarria den “medio y medio”, edari gasdun bat, xanpainaren antzekoa, ardo gozo txinpartadunaren eta ardo txuri lehorraren nahasketa goxoa; nik Roldos jatetxean bertan dastatzeko aukera izan nuen, Mercado del Puerto mitikoan bertan.
Ni hor egon nintzenean, 2009an, abortatzeko eskubidea zen eztabaidagaietako bat, eta baita sexu bereko kideen arteko ezkontzak; baina Uruguain ez dago eztabaida traumatiko askorik, gaiak oso delikatuak izanagatik.
Katolizismoa
Uruguai beti izan da laikoa, ondoko herrialdeak ez bezalakoa, eta Elizaren eta Estatuaren arteko bereizketa argi eta garbia da, aspaldikoa izateaz gainera. Horregatik XX. mendearen hasiera-hasieratik, Uruguain presidenteek ez dute Bibliaren aurrean zin egiten, ez dago gurutzerik ospitale edo eskola edota institutu publikoetan; Uruguaiko Indar Armatuetan ez dago kapilau militarrik, Elizaren bidezko ezkontzak ez dira onartzen eta Eliza Katolikoaren eragina txikiagoa da Argentinan baino, adibide bat aipatzeagatik.
Eliza Katolikoak parte hartu zuen sexu bereko pertsonen arteko ezkontza ahalbideratzen duten ezkontzaren gaineko eztaidan, baina haren jarrerak ez zuen oihartzun handirik izan, ez gizartean, oro har, ez Alderdi Nazionalean —Eliza Katolikotik gertuen dagoen alderdia izanik ere—. Abortatzeko eskubideari dagokionez, Eliza Katolikoak dei egin zuen “bizitza errespetatzeko”, baina ez zuen
berebiziko garrantzirik izan eztabaidan.
Masoneria
Uruguain Masoneriak berebiziko indarra dauka. Masonería Alderdi Koloradoarekin lotuta egon da, boterean urte gehien eman duen alderdiarekin, baina masoneriaren eragina alderdi guztietara eta gizartearen arlo guztietara hedatzen da; Tabaré Vázquez bera, oraingo presidentea, masoia omen da...

Pocitos, Montevideo

Maldonadoko eliza nagusian egindako argazkia
Masoneria
Uruguain Masoneriak berebiziko indarra dauka. Masonería Alderdi Koloradoarekin lotuta egon da, boterean urte gehien eman duen alderdiarekin, baina masoneriaren eragina alderdi guztietara eta gizartearen arlo guztietara hedatzen da; Tabaré Vázquez bera, oraingo presidentea, masoia omen da...
2016-12-12
Azukre-poltsa batek gogora ekarria
Etxean gordeta neukan azukre-poltsa batek gogora ekarri dit iazko martxoan Portugalen emandako oporraldia. Fernando Pessoa berrirakurtzea aitzakiatzat hartuta, oporraldi labur baina ederra eman genuen, batez ere, Portugalgo hiriburuan, eta blog honetan bertan horren arrasto txiki bat utzi nuen, Infernuak izeneko testua.
Gaurko kafeak, Prousten madalenak nola, oroitzapen eder askoak berpiztu ditu ene gogoan, besteak beste Lisboako A Brasileira ostatu mitikoan hartutako kafea, Fernando Pessoaren ondo-ondoan eserita; eta hor, A Brasileira-ren kanpoko aldean, kafe goxo bat hartzen nuelarik, haren Poemak pluralean euskaraz irakurtzeko profitatu nuen,..
O poeta é um fingidor.
Finge tão completamente
Que chega a fingir que é dor
A dor que deveras sente.
Poeta itxuratzaile bat da
Hainbeste itxura egiten du
ezen mina duen itxura ere egiten du,
benetan sentitzen duen mina
Labels:
itzulpengintza,
poesia,
Portugal
Location:
R. Garrett 120, 1200 Lisboa, Portugal
Subscribe to:
Posts (Atom)