Poesiaren Nazioarteko Eguna den honetan, Noor Hindi olerkari palestinar-iparamerikarraren poema bat, Palestinaren alde Txantrean egin poesia-emanaldirako euskaratua: Arteari buruzko zure predikua pikutara, gure jendea hiltzen ari delarik
Kolonizatzaileek loreei buruz idazten dute
Nik hitz egiten dizut Israelgo tankeei harrika egiten dieten umeez,
bitxilore bihurtu baino segundo batzuk lehenago.
Ilargiaz kezkatzen diren poeta horien antzekoa izan nahi dut.
Palestinarrek ez dute ilargia ziegetatik eta espetxeetatik ikusten.
Bai ilargi ederra.
Bai lore ederrak.
Aita zenarentzako loreak beltzen ditut goibel nagoenean
Bera egun osoa Al Jazeera telebistari begira.
Jessicak Ramadana zoriontzeko mezuak bidaltzeari utziko ahal dio.
Badakit iparramerikarra naizela zeren eta gela bat zeharkatzen dudanean zerbait hiltzen da.
Heriotzari buruzko metaforak poetentzat dira, mamuei soinua interesatzen zaiela uste duten poeta horientzat.
Hiltzen naizenean, zin degizut betiko jarraituko dizudala.
Egunen batean loreei buruz idatziko dut haien jabe bagina bezala.
No comments:
Post a Comment